UPV/EHU posta instituzionala
Matrikula egitean, xxxxx@ikasle.ehu.eus unibertsitatearen helbide elektronikoa ematen zaie ikasleei.
Garrantzitsua da behar bezala funtzionatzea, GrALari, idazkaritza-izapideei eta unibertsitateko informazioari buruzko mezu guztiak posta elektroniko honetara bidaltzen baitira.
Mugikorraren bidezko sarbidea
Deskargatu Outlook 365 aplikazioa dagokion dendatik (Play Store edo App Store) eta instalatu.
Web bidezko sarbidea
Saioa hasteko: https://www.office.com
- Sarbide-identifikatzailea: ikasle posta-helbidea
- Sartzeko pasahitza: pasahitz korporatiboa
- Hautatu Outlook aplikazioa
Posta kanpoko postontzi batera birbideratzea
Unibertsitateko posta zure posta pertsonaleko kontura birbidal dezakezu.
Gogoratu posta kanpoko hornitzaile bati bidaltzen badiozu, IKTen Gerenteordetzatik ez dugula euskarririk ematen kanpoko postontzian posta-entregekin aurki ditzakezun gorabeheretarako. Microsoft 365eko postontziraino eramateaz baino ez gara arduratzen.