Armairuak
Eskolak ikasleentzako armairuak ditu eta ikasturtea hasten den aldiro eskatu behar dira.
- Erabiltzeko epea: Ikasturteko hasieratik, irailean, uztailaren 15 arte.
- Izena emateko data: Ikasturte hasieran, irailean
Erabilera baldintzak:
- Armairu zerbitzua erabiltzeko interesa duten ikasleek izena emango dute Atezaintzan
- Erabiltzeko baimena ikasturte akademiko osorako izango da.
- Ikasleak bere zerraio propioa erabiliko du.
- Erabiltzaileak egoera onean mantendu beharko du armairua
- Eskolak ez du bere egiten, armairuen barruan gordetako gauzen lapurreta, haustura edo kalteen erantzukizunik. Gomendagarria da armairuetan baliozko gauzarik ez gordetzea.
- Erabiltzaileak armairua hutsik utziko du uztailaren 15rako. Egun horretatik aurrera garbiketa orokorra egingo da eta jaso ez dena bota egingo da.
- Eskolak bere gordetzen du armairuak irekitzeko eskubidea larrialdi egoeretan edo lehenagoko baldintzak beteko ez balira.