Masterraren gakoak
Ez da eskainiko 2024/2025 ikasturtetik aurrera
Eraikitako Ondarea eta bere kontserbazioa aipatua hartzen duen gizartearen ezaugarri dira. Kontserbatu beharreko ondasun ukiezin bezala duen bere berezko balioaz gain, Eraikitako Ondarea lehen mailako osagai dinamizatzailea da gizartearen eremu guztietan. Aberastasun ekonomiko gisa, hiri birgaitze eta iraunkortasunerako osagai bezala dakarren onura neurtzeko aukera dago eta, honela, ondasun ukigarria bilakatzen da.
Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Masterrean, Eraikitako Ondarearen osagai bat xede duten edo aipatua bere garapenaren barruan sartu duten jarduketa guztietan aintzat hartu beharreko gai gehienak landuko dituzu. Arkitektura gai hutsak, hein handi batean teknologikoak diren gaiak eta Ekonomia, Zuzenbidea eta Soziologia bezalako beste diziplina batzuk landuko dituzu ere.
Masterraren xede nagusietako bat da ikaslea profesional gisa prestatzea, ikerketa eta berrikuntza gauzatzeko gai izan dadin eraikitako ondarea zaharberritzeko proiektu integralen garapenean eta ondare hori ingurunean duen garrantzia azpimarratzeko ekintzetan. Diziplina anitzeko prestakuntza jasoko du ikasleak eta, horri esker, sektoreko enpresentzat, eremu akademikoarentzat eta gizarte orokorrarentzat berrikuntzarako aukerak identifikatzea eta garatzea xede duten gaitasunak barneratuko ditu.
Hautazko irakasgaiak aukeratzerakoan, bi espezializazio ibilbideren artean aukeratuko duzu: Eraikitako Ondarea: Kudeatzea eta bere Garrantzia Azpimarratzea; eta Eraikitako Ondarea: Birgaitzea, Zaharberritzea, Karakterizatzea, Esku-hartzea eta Kontserbatzea.
Masterrak, halaber, espezializazio arlo berberean doktoregoa egiteko aukera zuzena ematen du.