inf_evaluación_por_compensación

Ebaluazio Berezia

Ebaluazio bereziaren bidez gainditzea eskatzeko baldintzak

  • Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea eskaria egiten den ikasturtean.
  • Titulazioan ebaluazio bereziaren bidez gainditu daitezkeen kredituen % 90 gaindituta edukitzea. Ezin izango da inola ere ebaluazio berezirik eskatu Gradu Amaierako Lanerako eta Practicumerako.
  • Gehienez ere, titulazioko kreditu guztien % 6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango da. Salbuespena izango da irakasgai bakarrak titulazioko ECTS kredituen % 6 baino gehiago izatea: horrelakoetan irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskaria egin ahal izango da.
  • Ikasleak ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi duen irakasgaiko hiru deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  • Deialdietakoren batean, gutxienez, hiru puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
Eskaera egiteko FORMULARIOA
EZ DA FORMULARIOAREN BIDEZ EGITEN EZ DEN ESKAERARIK ONARTUKO

Arkitektura G.E.T.ko Epaimahai Bereziaren ebaluazio irizpideak (2022-06-15eko Eskola Batzarrean onartua)

Ebaluazio berezirako eskariak ebazteko, Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegian, Ikasleen Ebaluaziorako Arauek adierazitako irizpideez gain, Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Epaimahai Bereziak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan, eta kasuan kasu, garrantzizkoak direnak aplikatuko ditu lehentasunik gabe:

  • Ebaluazio berezia zein ikasgai motatarako eskatzen den: ikaslearen prestakuntzan funtsezko ikasgaia den ala ez (lehen zikloko irakasgaia, titulaziorako oinarrizko irakasgaia, lanbidean jarduteko oinarrizko ikasgaia, etab.).
  • Ikasleak bere promozioan duen posizioa.
  • Konpentsaziorako eskatutako kreditu kopuruaren eta titulazioa amaitzeko eskatzaileari falta zaizkion kredituen arteko erlazioa.
  • Ebaluazio berezia eskatzen den ikasgaian ikasturteko batez besteko nota edo errendimendu-tasa (gaindituak/matrikulatuak).
  • Unibertsitatean emandako aldia aztertzean, titulazioa burutzeko behar den batez besteko urte kopurua.
  • Eskatzaileak bere ibilbide akademikoan erabilitako batez besteko deialdi-kopurua.
  • Ikasleak jadanik konpentsatutako irakasgaien eta kredituen kopurua.
  • Epaimahaiari ebazpena ematen lagun diezaiokeen dokumentatutako beste edozein egoera

Informazio osagarria