'Bolonia-aurreko' Arkitekto Titulu Ofiziala bat dator Master mailarekin (MECES)
'Bolonia-aurreko' Arkitekto Titulu Ofiziala bat dator Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko Master mailarekin (3.maila)
MECESeko 3. maila Kualifikazioen Europako Esparruko 7. mailaren parekoa da.
Erabakia, 2015eko irailaren 14koa, Arkitekto titulu ofizialari Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan dagokion parekotasun maila ezartzeko dena. (2015/10/02ko BOE)
MECESeko maila egiaztatzeko bideak
- Tituluari dagokion parekotasun mailari buruz BOEn argitaratutako erabakiaren erreferentzia aurkeztea, dagokion tituluarekin batera.
- Parekotasun ziurtagiria aurkeztea.
Parekotasun ziurtagiria
Tituluen eta Kualifikazioen Aitorpenerako Azpizuzendaritza Nagusiak ematen duen dokumentu bat da, tituludunaren datuak jasotzen dituena eta hark Boloniaren aurretik lortutako tituluaren maila akademikoari buruzko informazioa ematen duena, maila hori Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan (MECES) eta Kualifikazioen Europako Esparruan (ingelesezko sigla: EQF) zein den adierazita.
MECESen parekotasun ziurtagiria ez da tituludunarentzako beste titulu bat, eta ez ditu aldatzen hark bere tituluarekin eskuratutako gaitasun profesionalak.
Parekotasun ziurtagiriak gaztelaniaz ematen dira eta ingelesera egindako itzulpen ez ofizial bat ere badute.
Parekotasun ziurtagiria Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko egoitza elektronikoaren bidez eskatu daiteke.