inf_coincidencia_fechas_de_exámen

AZTERKETA DATAK BATERA GERTATU

Irakasgai desberdinetako ebaluazio proben datak batera suertatuz gero, irakasgairen bat errepikatzen ari diren ikasleei kalterik ez egiteko, ikasleak data aldatzeko eskatu beharko dio irakasleari ebaluazio proba eguna baino, gutxienez, 15 egun natural lehenago.

Honako hauek hartuko dira kontuan:

   a) Nahitaezko irakasgai biren ebaluazio proben datak batera suertatuz gero, goragoko mailakoa den irakasgaiko irakasleek jarriko dute beste data bat.

    b)Nahitaezko irakasgai baten eta hautazko irakasgai baten ebaluazio proben datak batera suertatuz gero, hautazko irakasgaiaren eguna aldatu beharko da.

Maila bereko irakasgaietan ebaluazio proba bi batera suertatzen direla ulertuko da proben hasiera ordua 24 orduren barruan dagoenean.

Maila desberdinetako irakasgaien kasuan, proba bi batera suertatzen direla ulertuko da proba biak lau orduren barruan hasten direnean, edo bata bukatzen denetik bestea hasten denera arte bi ordu baino gutxiago igarotzen direnean.