Atzerriko tituludunak
Atzerriko ikasketak Arkitekturaren Oinarrietako Gradura baliozkotze partziala
Haien titulua Espainian homologatzea lortu ez edo homologatzeko eskatu ez duten atzerriko unibertsitate batean Arkitekturan lizentziatutakoek beren ikasketen Arkitekturaren Oinarrietako Graduarekiko baliozkotze partziala eskatu ahalko dute.
Dokumentuak:
- Onarpen eskaera (pdf, 105 kb)
- Pasaportearen edo NANaren kopia eta jatorrizkoak, erkatu ahal izateko
- Kredituak aitortzeko eskaera (pdf, 564 Kb)
- Arkitekto Titulua. Kopia eta jatorrizkoak, erkatu ahal izateko
- Egindako ikasketen ziurtagiria. Bertan azalduko dira emandako irakasgaietan lortutako notak eta zer mailatakoak diren.
- Gainditutako irakasgaien programa. Bertan azalduko dira edukia eta eskola orduak. Irakasgaiak eman ziren ikastegiak izapidetuta, zigilua jarriko da orrialde guztietan.
- Ikasleak egindako ikasketa plana, kasuan kasuko ikastegiak emanda edo argitaratuta.
* Dokumentuak ofizialak izango dira, agintari eskudunek eginak eta bide diplomatikoz legeztatuta. Agiriak, kasuan kasu, espainolezko itzulpenarekin joango dira.
Arkitektoaren titulura homologatzea, prestakuntza osagarriak gaindituz gero
Atzerriko unibertsitate batean Arkitekturan lizentziatutakoek, prestakuntza osagarriak gainditzeko baldintzapeko Homologatze Erabakia dutenek, adierazitako epeetan eskatu beharko dute onarpena.
Prestakuntza osagarriak izateko baldintza gaitasun proba bat eginez edo karrera amaierako proiektu bat defendatuz gainditu ahalko da.
Onartutako eskatzaileek eskolako idazkaritzan egingo dute matrikula. Matrikula egiteko epea onartutako eskutitzan jakin araziko zaio.
Onarpen eskaera
Dokumentuak:
- Eskaera orria (pdf, 31 Kb)
- Pasaportearen edo NANaren kopia eta jatorrizkoak, erkatu ahal izateko
- Curriculum Vitae
- Titulua homologatzeko eskaerari buruz Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Erabakiaren kopia eta jatorrizkoa, erkatu ahal izateko
- Argazki bat
- Interesatuek alegatutako egoera egiaztatzeko UPV/EHUko AGETeko zuzendaritzak eskatutako beste edozein agiri
Arautegia (pdf , 145 Kb)