Erakunde laguntzailearentzako informazioa
Arkitekturako unibertsitate masterreko ikasleei praktikak eskaintzeko informazioa
Practicum irakasgaiaren datu orokorrak
- Izena: Practicum
- Deskribapena: jardun profesionalarekin loturiko praktikak egin, enpresetan, arkitektura-bulegoetan, udal, diputazio eta bestelako erakunde publikoetan… ikasleak lan praktikara hurbildu eta lanbidearen berariazko jardun prozedurak ezagutu eta ikas ditzaten.
- ECTS kredituak: 9
- Iraupena: 225 ordu, azaroan hasi eta martxora arte.
Jarraitu beharreko prozesua
Zeure erakundean interesik balego Practicumeko ikaslerik eskatzeko, bidali ekainean honako dokumentu hauek aget.practicum@ehu.eus helbide elektronikora.
Practicumaren edukia
Egin beharreko lanak
Ikasleak parte hartu eta laguntza eskaintzen du, praktiken helburuko erakunde laguntzailearen berezko eginkizunetan. Practicumean bi irudi dira funtsezko:
- Eskolaren aldetik, barne tutoretzaren arduraduna (tutorea).
- Erakunde laguntzailearen aldetik, kanpo tutoretzaren arduraduna (erakunde laguntzailearen begiralea).
Tutorearen eginkizunak
Honako hauek dira tutorearen eginkizunak: praktikak erakunde laguntzaileko begiralearekin koordinatu, praktikak bai ikasleak nola erakunde laguntzaileak behar bezala garatzen dituztela gainbegiratu, praktikaren garapenean sor litekeen edozein arazo ebatzi eta ikaslea kalifikatu.
Begiralearen eginkizunak
Honako hauek dira begiralearen eginkizunak: ikasleari harrera egin, bere jarduera antolatu, erakunde laguntzailean dagoen bitartean, eta ikaslearen jarduera gainbegiratu.
Practicumaren ebaluazioa
- Ebaluazio jarraiak ezartzen duen bezala, Instruktoreek eta tutoreek Ikaslegoak Practicum-ean zehar egindako lanaren iritziak partekatuko dituzte.
- Behin praktika epea bukatu eta gero, erakunde laguntzaileko instruktorek ebaluazio txosten baten bitartez Praktikatan izandako ikaslegoa baloratuko dute.
- Instruktoreak egindako txostena aintzat hartuta, Eskolako tutorea behin betiko notaren arduraduna izango da eta ebaluazio txosten bat prestatuko du.
- Ikaslegoak praktika bukaerako txosten bat prestatuko du.
- Tutore, instruktore eta ikaslegoaren txostenak GAUR plataforman igoko dira.