Ikasleentzako informazioa
Practicum: Arkitektura Unibertsitate Masterra
Irakasgaiaren datu orokorrak
- Izena: Practicum
- Deskribapena: Jardun profesionalarekin loturiko praktikak egin, enpresetan, arkitektura-bulegoetan, udal, diputazio eta bestelako erakunde publikoetan ikasleak lan praktikara hurbildu eta lanbidearen berariazko jardun prozedurak ezagutu eta ikas ditzaten.
- ECTS kredituak: 9
- Iraupena: 225 ordu, urritik maiatzera egin beharrekoak.
- Ohar garrantzitsua: Arkitekturako Unibertsitate Masterreko Batzorde Akademikoak Practicuma otsaila eta maiatza bitartean egitea gomendatzen du Master Amaierako Lana bideratu ondoren. Halaber, gomendatzen du Practicum lanaldi erdira mugatzea Master Amaierako Lana egiteko denbora izateko.
Practicumaren modalitateak
Eskolak esleitutako Practicuma
Hautatu eta esleitzeko prozesua:
- Irakasgaian matrikulatuta dagoen ikasleak, GAUR aplikazioko nahitaezko praktiketarako duen profilaren bitartez, ikusi ahalko du eskainitako plazen zerrenda osoa.
- Izena emateko fitxaren bitartez eta aipatutako denboraldian, hamar aukera izan ditzake haren lehentasunak kontuan hartuta.
- Ikastegiak hautatuko aukera horietako bat esleituko dio ikasle bakoitzari.
- Ikasle batek baino gehiagok interes berberak izanez gero, plazak adjudikatzeko ordura arte espedientean jasotako noten batez bestekoa eta, honez gain, izena emateko epean eman beharreko porfolioa erabiliko dira.
- OHARRA: Arretaz aukeratu behar dira 10 aukerak, izan ere, horietako bat izango baita adjudikatuta eta, adjudikatuz gero, ikastegiak ez du ezelako ukorik onartuko
Autopracticum
- Kasu honetan, ikaslea bera da harremana egiten duena erakunde laguntzailearekin, praticuma egin ahal izateko.
- Practicuma hasi baino lehen, erakunde laguntzaileak eta eskolak ezinbestean sinatu behar dute lankidetza hitzarmena, eta ikastegiari igorri beharko zaio praktikaren formakuntza proiektua eta barne tutore baten izendapena.
- Nahitaezko praktiken GAUR aplikazioko profilean, ikasle bakoitzak autopracticum fitxari sakatu beharko dio, eta praktikaren datuak sartu beharko ditu "praktika berria" aukeran, eta ikastegiak baliozkotuko beharko du GAUR aplikazioan hitzarmena eta hezkuntza proiektua sinatzen direnean.
Practicumaren edukia
Egin beharreko lanak
Ikasleak parte hartu eta laguntza eskaintzen du, praktiken helburuko erakunde laguntzailearen berezko eginkizunetan. Practicumean bi irudi dira funtsezko:
- Eskolaren aldetik, barne tutoretzaren arduraduna (tutorea).
- Erakunde laguntzailearen aldetik, kanpo tutoretzaren arduraduna (erakunde laguntzailearen begiralea).
Tutorearen eginkizunak
Honako hauek dira tutorearen eginkizunak: praktikak erakunde laguntzaileko begiralearekin koordinatu, praktikak bai ikasleak nola erakunde laguntzaileak behar bezala garatzen dituztela gainbegiratu, praktikaren garapenean sor litekeen edozein arazo ebatzi eta ikaslea kalifikatu.
Begiralearen eginkizunak
Honako hauek dira begiralearen eginkizunak: ikasleari harrera egin, bere jarduera antolatu, erakunde laguntzailean dagoen bitartean, eta ikaslearen jarduera gainbegiratu.
Practicumaren ebaluazioa
- Ebaluazio jarraiak ezartzen duen bezala, Instruktoreek eta tutoreek Ikaslegoak Practicum-ean zehar egindako lanaren iritziak partekatuko dituzte.
- Behin praktika epea bukatu eta gero, erakunde laguntzaileko instruktorek ebaluazio txosten baten bitartez Praktikatan izandako ikaslegoa baloratuko dute.
- Instruktoreak egindako txostena aintzat hartuta, Eskolako tutorea behin betiko notaren arduraduna izango da eta ebaluazio txosten bat prestatuko du.
- Ikaslegoak praktika bukaerako txosten bat prestatuko du.
- Tutore, instruktore eta ikaslegoaren txostenak GAUR plataforman igoko dira.
Dokumentuak
- (Beste leiho bat zabalduko du)Arautegia (pdf ,419,49 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Practicum fitxa (docx ,47,75 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Hitzarmena (I. eranskina) (docx ,39,41 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Begiralearen azken txostena (pdf ,153,57 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Tutorearen azken txostena (pdf ,66,57 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ikaslearen azken txostena (pdf ,84,11 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Praktikaldiaren jarraipen orria (docx ,55,83 Kb)
Asegurua
- Nahitaezko aseguruak (Ikasleentzako asegurua eta EHU ikasle)