info_reserva_espacios

ARABAKO CAMPUSEKO ARETOEN ERRESERBA ETA ALOKAIRUA

1. Aretoen eskaria eta erreserba (irakaskuntza araututik aparte)

 

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusak izan badu zenbait areto, irakaskuntza arautuaz besteko jardueretarako erabil daitezkeenak.

UPV/EHUtik kanpoko erabiltzaileak (ekitaldia antolatzen duen erakundea: beste batzuk)

UPV/EHUren urteroko aurrekontuetan ezarritakoarekin bat etorrita, erakunde publiko eta pribatuek, elkarteek eta beste edozein pertsonak ordaindu beharko ditu UPV/EHUren areto eta instalazioak erabiltzeko ezarritako tasak, horrelakorik eskatzen badu.

Kasuan kasu, autobabeserako plan osagarri bat osatu beharko dute, Euskal Gobernuaren aurrean erregistratuz. Onartutako plan horren berri eman beharko zaio UPV/EHUri behin betiko erreserba egiteko, gutxi gorabeherako jende kopurua aipatuz.


Epeak: formularioa aurkeztu jarduera baino 10 egun lehenago; eskatutako dokumentazioa bidali, 5 egun lehenago.

 

UPV/EHUren barruko erabiltzaileak

Unibertsitateko kideek ez dute ezelako ordainketa ekonomikorik egin beharko, zeinek bere gestio karguarengatik, irakaskuntzarengatik, lanarengatik edo zein bere izaeraren araberako jarduerak antolatzerakoan, beti ere ekitaldia eta bere edukia bat etortzen baldin badira ekitaldiari berari loturiko unibertsitate jarduerekin.

Baldintza hauek betetzen dituztenak hartuko dira UPV/EHUk antolatutako jardueratzat:

  • Publizitate, zabalkunde eta zuzentze ondorio guztiei begira, jarduerak UPV/EHUk berak (edo bertako sail batek) definituta egon behar du,  jardueraren entitate antolatzaile edo antolatzaile kide. UPV/EHU ezin daiteke inoiz ere ekitaldiaren laguntzaile soil gisa agertu.
  • Ekitaldiaren Batzorde Antolatzaileak presentzia esanguratsua izango du UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileei dagokienean.
  • Biltzar edo antzeko jardueren kasuan, UPV/EHUk antolatutzat joko dira baldin eta UPV/EHU horien antolatzailea edo antolatzaile kide izateaz gainera, batzorde antolatzailean irakasle-ikertzaileen presentzia esanguratsua izan eta ikastegiko batzorde akademikoaren edo campuseko errektoreordetzaren aldeko txostena badu.

Campuseko Errektoreordetzaren menpeko aretoak eskatu ahal izateko ( irakaskuntza arautuaz besteko jarduerak), eskari fitxa bete beharko da.

Aretoak gainontzeko eraikinetan eskatu ahal izateko, tokian tokiko ikastegira jo beharko da.

Epeak: formularioa aurkeztu jarduera baino 7 egun lehenago.

2. UPV/EHUren lokalak eta instalazioak erabiltzeko tarifak eta aplikatzeko arauak

Tarifa hauek UPV/EHUko lokal bat erabiltzeko eskaera egiten duten erakunde publiko zein pribatuei, elkarteei eta pertsona guztiei ezarriko zaizkie. Herri-erakundeek ez dute BEZik ordaindu behar.

Tarifa hauetan ezarritako prezioei, hala balegokie, bertako arreta egin ahal izateko administrazio eta zerbitzuetako langileen aparteko orduei eta garbiketari dagozkien zenbatekoa gehituko zaie.

3. Aretoen zerrenda eta ezaugarriak

ELURRETA IKASGELATEGIA

Tokia Edukiera Altzariak eta ekipamendua

Gradu Aretoa

65 Pax Butaka finkoak, mahai presidentziala eta atrila
Proiektorea, pantaila, ordenagailua eta mikrofonoak

2. solairuko bilera gela

18 Pax Proiektorea, pantaila, ordenagailua

Kristalezko aretoa

  Klase magistrala-bideoko autograbazio sistema (PDI soilik)

Ikasgelak

- Ikasgela bat, 156 plazatakoa : A MOTA
- 2 ikasgela, 120 plazatakoak : A MOTA
- 2 ikasgela, 95 plazatakoak : B MOTA
- 6 ikasgela, 72 plazatakoak : B MOTA
- 6 ikasgela, 64 plazatakoak : B MOTA
- 6 ikasgela, 28 plazatakoak : C MOTA
Banku finkoak, 6 ikasgela txikietan izan ezik, altzari mugikorrekin hornitutakoak baitira.

Proiektorea, pantaila, ordenagailua
 

Gela informatikoak

- 3 ikasgela, 16 ordenagailurekin
- 2 ikasgela, 21 ordenagailurekin
- 2 ikasgela, 42 ordenagailurekin
Proiektorea, pantaila, ordenagailua

-> ELURRETAKO IKASGELAK ERRESERBATZEA <-

 

PABILOIA

Tokia                                                                        Edukiera Altzariak eta ekipamendua

i3 Lab Campus

 

50 pertsona (30 gehiago eskariaren arabera)

Altzari mugikorrak: tamaina eta forma anitzetako sofak, mahaiak eta aulkiak. Pantaila (hala eskatuta)

Erabilera anitzeko aretoa

Toki diafanoa 20 bat pertsonarentzat  

Bilera eta bideoconferentzia gela

16 pax  

Erakusketa gela

Toki diafanoa 30 bat pertsonarentzat  

Ekitaldi aretoa

222 pax Harmaila hedagarriak, oholtza, audio-sistema, proiektorea eta pantaila

-> UNIBERTSITATE PABILIOIKO GUNEAK ERRESERBATZEA <-

 

ERREKTOREORDETZA

Tokia Edukiera Altzariak eta ekipamendua

1. batzar aretoa

24 pax Proiektorea, pantaila, ordenagailua eta aldibereko interpretaziorako sistema
2. batzar aretoa 24 pax

Batzar areto bikoitza

40 pax

-> ERREKTOREORDETZAKO GUNEAK ERRESERBATZEA <-

 

4. Eskaria egiteko fitxa

Fitxa hau bete beharko da honako eraikin hauetako aretorik eskatzeko:

  •  ELURRETA IKASGELATEGIA
  •  PABILOIA
  •  ERREKTOREORDETZA