Multimedia Materialak Prestatzeko Laborategia
Ikus-entzunezko materialen mailegua
- Bideokamerak
- Argazki-kamera digitalak (10Mpix)+
- Argi-aparatuak (fokuak)
- Kableak eta konexioak
- Haririk gabeko mikrofonoak
- Mahaiko mikrofonoa
A3 Tamainako irudiak eskaneatzea
Eskaneatutako dokumentuetan nahi den kalitatea lortze aldera, kalitate handiko DIN A-3 eskanerra, 20 hazbeteko monitoreduna, unibertsitateko kideen eskura dago.
VHS zintak DVD euskarrira pasatzea
Bi estazio daude VHS edo Betamax zintak DVD formatura pasatzeko.
Disko gogorreko grabatzailea
Audio-euskarriak
Garrantzi handiko audio-fitxategi asko euskarri zaharretan gordeta daude. Laborategian beste euskarri batzuetara pasatu ahal dira, gero ordenagailuan zein audioa erreproduzitu edo grabatzen duten beste gailu batzuetan entzun ahal izateko.
Sareko bideo-euskarriak bihurtzea
Askotan, PDIak Internetetik bideoak jaisten ditu eta bere irakaskuntzan erabili nahi ditu, edo plataformaren batera igo nahi ditu eta formatu, codecs eta gainerakoen arazoak ditu. Laborategiak arazo horiek konpontzeko eta kasu bakoitzean aholkularitza puntuala emateko tresnak ematen ditu.
aTube Catcher programa
Nork bere irudiak erabiltzea, DVDak egiteko
Norberaren kameretan edo grabazio-gailuetan grabatutako irudietatik abiatuta, irakasle eta ikertzaileek forma eman diezaiekete, eta irakaskuntzarako dituzten beharretara egokitu.
Ekitaldien grabazioak
Laborategian Campuseko eskola eta fakultate guztiei zerbitzua ematen zaie.
Ikus-entzunezkoei buruzko gaietan unean uneko aholkua ematea
Irakasle eta ikertzaileetatik iristen diren mota guztietako kontsultak ebazten saiatzen dira.
Irakasle eta ikertzaileoi zuzendutako prestakuntza-ikastaroak
Ikus-entzunezko gaiei buruzko ikastaroak antolatzen dira.
Bideokonferentziari buruzko gaietan aholku ematea
Zerbitzu honen bidez, irakasle eta ikertzaileak animatzen dira telekonferentzia erabiltzera eta frogatzera sistema baliagarria dela eta aukera eta aplikazio handiak dituela.
Bideostreamingari buruzko gaietan aholku ematea
Zerbitzu hau ekitaldien grabazioen osagarria da, hitzaldiak eta ekitaldiak denbora errealean emateko.
Web-kameraren zerbitzua
Zerbitzu hau duela gutxi jarri da Laborategian. Web-kamera ez duten pertsonek haien artean komunikatzen eta beste leku batzuetako pertsonekin harremanetan jartzen laguntzean datza.
Grabaketak egiteko programa laguntzailea (AutoGRABA) ***Zerbitzu Berria***
Bideoak ekoizteko beharrezko programak ireki eta kontrolatzen dituen aplikazioa. Powerpoint-aurkezpenak eta hizlariaren irudia erabiltzen diren bideoak egiteko garatu da.
Dibulgazio-material sorrera sinplifikatzen du hura editatzea beharrezkoa ez delako.