Arabako Campuseko Multimedia Materialak Prestatzeko Laborategia
Arabako Campuseko Multimedia Materialak Prestatzeko Laborategia (ACMMPL) Lucio Lascaray Ikerketa eta Ikasketa Aurreratuen Zentroko (IIAZ) beheko solairuan dago.
Laborategi hau Lagundutako Gela gisa sortu da, Campuseko irakasleek eta ikertzaileek honako jarduera hauek garatu ahal ditzaten:
- Irakaskuntza laguntzeko jarduerak (eskolak, lan praktikoak, etab.).
- Material didaktikoa prestatzeko jarduerak.
- Ikerketa laguntzeko jarduerak.
- Prestakuntza-ikastaroak.
- Campuseko gainerako ikus-entzunezko zerbitzu eta teknikarientzat erreferentzia- eta laguntza-gunea izan dadin.
- Campusean ematen diren Masterren klase egokituak
- UPV/EHUko ikasleentzako berariazko ikastaroak egitea
- Eta, oro har, unibertsitateko kideen prestakuntza praktikora bideratutako jarduerak.
Gelaren erabiltzaileek euren jarduera garatu eta euren ikus-entzunezko materialak prestatuko dituzte. Gelako teknikariaren eginkizuna hauxe da: aholku ematea, sor litezkeen arazoak konpontzen laguntzea, eta han instalatutako ekipoen funtzionamenduari buruzko zalantzak argitzea.
Laborategiak eskaintzen dituen zerbitzuak
Jendaurreko ordutegia:
9:00etatik 13:30era, eta 15:00etatik 16:30era astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan
(tel. luzapena: 4310)