INGURUGIROA ETA IRAUNKORTASUNA
Ingurugiroa eta iraunkortasunaren alde egiten den lana anitza eta konplexua da, Campus Osasungarria eta Jasangarrairen beste arloetan bezala: ekimen batzuk Arabako Campuseko Errektoreordetzak berak antolatu eta kudeatutakoak dira, Mugikortasunaren Astekoak, esate baterako; badira ere ingurumena hobetzeko taldeei lotuta dauden jarduerak; beste batzuk ekimen batzuk, ordea, proiektu sendoagoak bihurtu dira Campus Bizia Lab izeneko programari esker.
Iraunkortasuna eta Gizarte Konpromezuaren Zuzendaritzak programa honen bitartez lankidetza prozesu bat garatu nahi du unibertsitatearen erronkei aurre egiteko, Campus Living Lab izaera hartuta, diziplinaz gaindiko ikerkuntza ikuspegien bitartez. Modu honetan, Arabako Campusean detektatzen diren iraunkortasun ezari lotutako arazo eta erronken konponketa bultzatuko da eta iraunkortasunari lotutako inpaktu handiko ikaskuntza prozesuak aktibatuko dira.
Aipamen berezia merezi du EHUk Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzan duen partehartzea: Kalitatezko Hezkuntza deritzon 4. GIHa pilotatzen du: https://ods.araba.eus/eu/hasiera
Ikastegietako ingurumena hobetzeko taldeak eta programak
1. Taldeak
Gure ikastegietan (eskoletan eta fakultateetan) baditugu ingurumena hobetzeko taldeak deritzenak. Talde horietan ingurumena hobetzeko ekintzak planifikatu, gauzatu eta ebaluatzen dira, ikastegiek ingurumenean daukaten eragina murrizteari begira.
- https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/ingurumena-hobetzeko-taldeak
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Farmazia Fakultatea
- Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
- Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
- Letren Fakultatea
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
2. Programa Berraktibatu
Gure ikastegien ingurumen inpaktua gutxitzeko bolondres programa da Berraktibatu, hainbat gairen ingurukoa: ura, mugikortasuna, energia, erosketa, hondakinak edo elikadura. Arabako Campuseko bi fakultatek parte hartu dute programan: Lan Harreman eta Gizarte Langintzako Fakultateak (Gasteizko atalean), hondakinak birziklatzea eta kudeatzea gaian, eta Farmazia Fakultateak, paper hondakinak eta energia kontsumoa gaian.
Mugikortasun jasangarria
https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/mugikortasun-jasangarria
Mugikortasunaren Europako Astea
https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/europako-mugikortasun-jasangarriaren-astea
Zelan heldu Arabako Campusera
https://www.ehu.eus/eu/web/araba/garraioa
https://www.ehu.eus/eu/web/araba/bizikletaz-campusera
Campus Bizia Lab proiektuak
Arabako Campusean gauzatu dira hainbat proiektu; batzuk egunean indarrean daude, beste batzuk, ordea, ez.
- Irakaskuntza-praktika kolaboratibo eta diziplinartekoak Arabako Campuseko Baratza Ekologikoa: https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/arabako-campuseko-baratza-ekologikoan
- Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan klimatizaziorako energia kontsumoa optimizatzea: https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/gie-klimatizaziorako-energia-kontsumoa-optimizatzea
- #SOStainability: a composter in the cloud to nourish the Earth: https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/sostainability
- EKINTZA-MURRIZTEA. Lege klasikoak berrasmatzea gure Campusaren etorkizun iraunkorrago baterako: kontsumoak eta hondakinak murrizteko ekintzak: https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/ekintza-murriztea
- Baliabideak aprobetxatzea: erreaktibo kimikoen erosketa arduratsu eta iraunkorra: https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/erreaktibo-kimikoen-erosketa-arduratsu-iraunkorra
- Haize-sorgailu eolikoen optimizazioa: potentzia hobetzeko proposamenak eta eraikuntzarako material alternatiboen proposamenak: https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/haize-sorgailu-eolikoen-optimizazioa