Breadcrumb

Arabako Campusa

Arabako Campusa

POESIA ERREZITALDIA (EUSKARAZ) Auto-defentsa poemak

Ikuskizun aretoa – Unibertsitate Pabilioia

Indarkeria Matxisten aurkako Eguna ospatzeko antolatutako errezitaldi musikatua da, Unikoak 2024 deialdiaren baitan. Alegia, ikasleen eta Arabako Campuseko Errektoreordetzaren arteko lankidetzaren emaitza da.

Indarkeria sexistari erantzun moduan sortutako testuak irakurriko dira, hortik emanaldiaren izena. Leire Vargasek bere azken liburuko hainbat testu irakurriko ditu, bertan harreman eredu hegemonikoek eragin ditzaketen menpekotasun-egoerak lantzen baitira, eta haietatik ateratzeko saiakera azaltzen baita, zeinak ikuspegi feminista txertatzen baitu. Harekin batera Maddi Gonzalez egongo da, gitarra jotzen eta testuekin laguntzen. Maddik musika talde batean jotzen du eta hainbat kontzertu eman ditu. Biak formatu honetan elkarlanean aritzen diren lehenengo aldia izango da, beraz, guztiz originala izango da eskaintza eta, aldi berean, honezkero argitaratuta dagoen liburutik abiatzeak oinarria emango dio.

Parte hartuko dutenak:

  • Leire Vargas: EHUko ikasle eta idazlea 
  • Maddi Gonzalez: EHUko ikasle eta musikaria

 


Aplikazio habiaratuak

Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu

Aplikazio habiaratuak

Berriak

Zigiluak