Breadcrumb

Arabako Campusa

Aplikazio habiaratuak

Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu

Aplikazio habiaratuak

Ekitaldiak

Mugikortasunaren Europako Astea Arabako Campusean

UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du “ Konbinatu eta mugitu!" lelopean

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau “Konbinatu eta mugitu!" lelopean, hiru campusetan unibertsitate-komunitate osoari (ikasleak, IIP eta AZP) zuzedutako jarduera presentzialak, eta online jarduerak, martxan jarriz.

 

Jarduera presentzialak (Behin-behineko programa)

Ibilbidea bizikletaz

  • Eguna: irailak 22
  • Lekua eta ordua: 13:15tan Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa); 13:30tan Kirola (IVEF oiha) ataleko sarreran.

Hezkuntza eta Kirola fakultateko ikasle talde batekin batera Eraztun Berdearen zati batetik ibilbidea egingo da, interes paisajistikoa eta ekologikoa duten lekuetan barna. Bestalde, hirian zehar mugituko da taldea (Zabalgana auzotik) eta bidegorriak erabiliko dira. Xedea da mugikortasun jasangarria sustatzea.

Plaza kopuru mugatua. Izen-ematea ezinbestekoa.

 

Bizikletak konpontzeko puntu teknikoa

  • Eguna: irailak 22
  • Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa).
  • Ordua: 11:30 – 14:30

Stand bat jarriko da aire zabalean, karpa baten pean. Euren bizikleta eraman ahalko dute interesa duten guztiek, mekanikariek bi gurpildun ibilgailuen diagnostikoa egin dezaten. Standean erremintak egongo dira, nahi dutenek euren bizikletetan doikuntza sinpleak egin ditzaten. Halaber, informazioa emango da bizikleten erregistro boluntarioari eta argiztapen gailuei eta lapurreten aurkako gailuei buruz.

 

Formula Student autoa eta Moto Student motorra elektrikoen erakusketa

  • Eguna: irailak 22
  • Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa).
  • Ordua: 11:30 – 14:30

UPV/EHUko Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako unibertsitarioek diseinatu eta egindako Formula Student Vitoria (FSV) jesarleku bakarreko ibilgailu elektrikoa eta motorra erakutsiko dira. Lantalde bietako kideak bertan izango dira, ibilgailuei buruzko xehetasunak jakin nahi dituzten pertsonei laguntzeko. Jeserleku bakarreko ibilgailuarekin 1 formulako zirkuituetan lehiatzen dira, Silverstoneko eta Bartzelona-Kataluniako zirkuituetan egiten diren nazioarteko Formula Student ekitaldietan; motorrarekin Moto Student nazioarteko lehiaketetan parte hartzen dute Alcañizko MotorLand zirkuituan, besteak beste.

 

Online jarduerak

"Hobeto konektatzen" jardunaldia

  • Eguna: irailak 16
  • Ordua: 10:00

Egitaraua eta izen-ematea

 

Webinar: badakizu Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailu bat (MPI) erabiltzen? Nola egin modu seguruan.

  • Eguna: irailak 20
  • Ordua: 15:30

Ezagutu patinete elektrikoen erabilerarekin, jardunbide egokiekin eta modu seguruan zirkulatzeko gomendioekin zerikusia duen guztia, egungo araudiari jarraituz. Gainera, Euskootersek Bizkaiko Campusean eskaintzen duen patinete partekatuaren zerbitzuari buruzko informazioa jaso.

 

UPV/EHUn mugikortasun iraunkorrari buruzko galdera lehiaketa

Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte

Zure campusa aukeratu eta UPV/EHUko mugikortasun iraunkorrari buruzko 5 galderari erantzun besterik ez duzu egin behar. Parte hartzen duzuen eta galdera gehiago asmatzen dituzuen guztiok EHUDendaren sudadera/haize-babesen zozketan sartuko zarete.

 

Argazki lehiaketa

Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte

Bidaltzen diren argazkiek mugikortasun jasangarriaren eta unibertsitate campusarekin izango dute lotura. Argazki onenek EHUDendako jantzi bat (kirol jertsea edo haizetik babesteko jertsea) jasoko dute.

https://www.instagram.com/upvehu_gara/

 

Beste Campuseko informazio gehiago:

https://www.ehu.eus/iraunkortasuna/sem2022

 


Berriak

Zigiluak