Guneak erreserbatu eta alokatzeko baldintzak
Guneen irekiera-ordutegia astelehenetik ostiralerakoa da, 8:00 eta 21:00 artekoa, errektoreordetzarena izan ezik, 9:00etatik 16:30etara bitarteko ordutegia baitu. Kontsultatu uztail eta abuztuko ordutegiak, bai eta irekiera-ordutegitik kanpoko alokairuak.
Harremanetarako telefonoa: +34 945 01 3338
Elurretako, unibertsitate pabiloiko edo Errektoreordetzako aretok erreserbatzeko, ondoren agertzen den inprimakia bete behar da. Iritsi ahala finkatuko da erreserben ordena, eta campuseko administratzaileak jakinaraziko du posta elektroniko bidez eskatutako erreserba onartu edo ukatu den.
UPV/EHUtik kanpokoei unibertsitatearen aurrekontu orokorretako tarifak ezarriko zaizkie.