FIRST LEGO League – Euskadi ekitaldia berriz ere Gasteizen
UPV/EHUko Arabako Campusa FIRST® LEGO® League (FLL) Euskadiko ekitaldietako bat antolatzen ari da. 2025eko otsailaren 22an, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean izango da.

UPV/EHU Arabako Campusean 2025eko otsailaren 22an ospatuko den ekitaldia antolatzen ari da, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. FLL gaur egun 110 herrialdetan zehar 650.000 gazte baino gehiago batzen duen nazioarteko STEAM hezkuntza programa bat da, alegia, gaitasun zein bokazio zientifiko teknologikoak garatzera zuzendutako hezkuntza programa da. Edizio bakoitza ekitaldi multzo baten antolaketarekin amaitzen da, non parte hartzen duten taldeek aurreko hilabeteetan garatutako jardueren emaitza aurkezten duten. Aurtengo sasoiak Submerged izena du eta 6-16 urte bitarteko parte hartzaileek ozeanoak nola eta zergatik esploratzen diren ikasiko dute.
Otsailaren 22ko goizean zehar Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Kirol atalean Euskal Autonomia Erkidego osoko 33 haur eta nerabe talde bilduko dituen ekitaldira joateko gonbidapena luzatzen diogu unibertsitate-komunitateari. Horrela, 10ak eta 13:45ak bitartean gazteek Submerged izeneko erronkari lotuta ikasitakoa erakutsiko dute: berrikuntza proiektuak erakutsiko dituzte eta programatu dituzten robotek mahai gaineko probak gainditu beharko dituzte, beti ere jai giroan eta lankidetzan.
Jarduera guztien zehaztapenak programan topa daitezke (PDF).
Ekitaldia jasangarria izan dadin hainbat neurri hartu dira, Erronka Garbiko dekalogoan (PDF) ikus daitekeenez. Bertaratzeko asmoa baduzu, nola egin duzun partekatzea eskatu nahi dizuegu inkesta labur baten bidez; garraiobide publikoan, Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuak erabiliz, edo oinez egitera gonbidatzen zaitugu. Inkesta betetzeagatik sarien zozketan parte hartuko duzu.
EGITARAUA
FLL Euskadi Challenge
- 08:30-09:15 Taldeen erregistroa eta PITera sarrera | Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirol atala), eraikin nagusiko
- Sarrera (beheko solairua)
- 09:15-09:25 Entrenatzaileekin bilera | Explore Auditorioa – Areto Nagusia
- 09:30-09:50 Hasiera emateko zeremonia | FLL Auditorioa – Kiroldegia
- 10:00-13:45 Proiektuen aurkezpena (berrikuntza, robotaren diseinua, baloreak) | Eraikin nagusiko 2. solairuko gelak
- 10:10-13:45 Robotaren Jolasa | FLL Auditorioa - Kiroldegia
- 12:30-13:30 Instituzioen bisita gidatua | Eraikin nagusiko Sarrera (beheko solairua)
- 14:30-14:40 FLL Euskadi familia argazkia | Auditorio FLL - Kiroldegia
- 14:45-15:30 Itxiera zeremonia eta sariak ematea | Auditorio FLL - Kiroldegia
FLL Euskadi Explore
- 10:00-10:45 Taldeen erregistroa eta PITera sarrera | Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirol atala), eraikin nagusiko
- Explore Auditorioa - Areto Nagusia
- 10:55-11:00 Explore hasiera emateko zeremonia | Eraikin Nagusiko Explore Auditorioa - Areto Nagusia
- 11:00-12:30 Explore erakustaldia | Eraikin Nagusiko Explore Auditorioa - Areto Nagusia
- 12:30-12:45 Explore itxiera zeremonia eta dominak ematea | Eraikin Nagusiko Explore Auditorioa - Areto Nagusia
- 14:30-14:40 FLL Euskadi familia argazkia | Auditorio FLL - Kiroldegia
Opengune
- 10:30-13:30 | Hezkuntza eta Kirol Fakultateko (Kirol Atala) FLL Auditorioa - Kiroldegia
- Itsasoko energia berriztagarria lortzeko planta baten maketa. ORE4Citizens proiektua. UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskola.
- Kontuz, ez nazazu zapaldu! Hondartzen biodibertsitate mikroskopikoaren eta mikroplastikoen tailerra. Plentziako Itsas Estazioa (PIE-UPV/EHU).
- Izurdeak lupekin eta mikroskopioekin aztertzeko tailerra. SAREUS eta Plentziako Itsas Estazioa (PIE-UPV/EHU).
(IKUS EKIPOAK ETA MAHAIAK PDF ERANTSIAN)