info_compromiso_social

Gizarte konpromezua

EHUk gizabanakoak betebehar zibikoa kunplitzearen erantzule direlako kontzientzia eragiten saiatzen da; Iraunkortasuna eta Gizarte Konpromezuaren Zuzendaritzaren bidez zentzu honetan hainbat ekimen antolatzen dira. Unibertsitateak solidaritatea eta boluntariotza sustatzeko ekimenak antolatzen ditu (Gu Geu bolondres programa, boluntariotza azoka...), baita garapenerako lankidetza bideratzekoak ere (elkarteak, Gaztenpatia programa...), Garapenerako Lankidetza Bulegoaren bidez.

Honen garapena Arabako Campusean indartu egin da, bereziki, Arabako Foru Aldundiarekin sinatutako hainbat hitzarmenari esker. Hauen bitartez, alde batetik, EHUk Garapenerako Lankidetzarekin lotutako formakuntza ikastaroak eskaintzen ditu.

Bestalde, Lan Harremanak eta Gizarte Langintzako Fakultateko irakasleek eta ikasleek parte hartu dezakete Garapenerako Nazioarteko Lankidetza proiektu batean.

Azkenik, Arabartu i³ proiektuak Arabako Campuseko ikasleei aukera ematen die praktikak, GrALak edo MALak gauzatzeko, Arabako Lurralde Historikoaren errealitate berrian dauden arazo edota erronkei erantzuna emanez; proiektuak helburu dauka Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzako erakunderen batean Agenda 2030ko helburuak txertatzea.