Breadcrumb

Arabako Campuseko guneetako argazkiak eta grabazioak

Arabako Campuseko guneetako argazkiak eta grabazioak

Campuseko guneetan irudiak hartu edo grabatu nahi dituen pertsona fisikoak edo juridikoak, lehenengo eta behin, horren berri eman beharko dio idatziz Arabako Campuseko Errektoreordetzari, eskaria egiteko fitxa erabiliz. Campuseko Errektoreordetzarekin hitzartu beharko du irudiak hartu eta grabatu behar dituen instalazioen bisita, eta sinatu pertsona edo erakundea eskatzaileak bere gain hartzen dituen konpromisoen orria.

Interesdunak irudiak hartuko ditu eta, horiek erabiltzean, hainbat eskubide errespetatuko ditu, esaterako, datuak babesteko eskubideak, irudi horietan agertzen diren pertsonen irudi eta intimitate pertsonala eta familiarra, eta ukituta suerta litzakeen egile eta ondare eskubideak.

Gainera, baimen-orria sinatzeko eskatuko die grabazioetan agertzen diren pertsonei. Ildo horretatik, UPV/EHUk ez luke bere gain hartuko egin litezkeen arau hausteen erantzukizunik.

Ezin zaio eraikinari kalterik egin, ezta haren elementu, ekipamendu eta instalazioei ere. Antolatzaileak erabilitako guneak eta ondasunak lehengo egoerara itzultzeko konpromisoa hartzen du, baita ere, guneak garbi eta ordenatuta edukitzeko, eta sortutako zaborra kentzeko. Testuinguru horretan, ezin dira erabili gunea edo ekipamendua aldaraz dezaketen iltze, txintxeta edo zinta itsaskorrak.

Grabazioaren kredituetan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari aitortutako esker ona ageriko da gunea erabiltzeko aukera emateagatik.

Grabatzeko edo argazkiak hartzeko eskabideak bidaltzeko gutxieneko epea grabazioa edo argazkiak hartu baino hiru egun lehenagokoa izango da.

Harremanetarako:

    Telefonoa: 945 01 3338

    Helbide elektronikoa: beatriz.santamaria@ehu.eus

Formularioa