2016-EKINDUZ LEHIAKETA
Erabakia 2016ko otsailaren 22ko UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordearena
Helburua: Kultura ekintzailea UPV/EHUko Arabako Campusean sustatzea.
Ikasleei EKINDUZ jokoan parte hartzeko aukera eskainiko die, hau da, enpresen sorrerarekin lotutako gaiez jasoko dute prestakuntza modu ludiko eta entretenigarrian.
EPEAK: izen ematea doakoa da, binakakoa, eta webgunearen (https://www.ehu.eus/eus/web/inizia/home) egin behar da otsailaren 22tik martxoaren 2ra bitartean, biak barne.
EKINDUZ online jokoan (http://inizia.ekinduz.es/) sartzeko aukera izango da martxoaren 6ko 23:59ak arte.
Parte hartzaileak: Lehiaketan izen ematea binaka egiten duten UPV/EHUko Arabako Campuseko ikasleek esku hartu ahalko dute, baita master eta doktoregoetako ikasleek ere.