Aterpeak
SANTA MARIA KATEDRALA ATERPEA
Arabako Campuseko Errektoreordetzak, campusean dagoen ostatu emateko plaza kopuruaren eskaintza etengabe gehitu eta osatu nahi duenez, eta campuseko jarduerekin lotutako balizko kanpoko laguntzaileei (irakasle, ikasle bisitari eta abarri) ostatu ematea erraztu nahi dienez, 2013ko otsailaren 23an sinatu zuen Santa Maria Katedrala Fundazioarekin Lankidetza Hitzarmena Gazte eta Erromesentzako Aterpea unibertsitateko kideen artean bultzatzeko eta sustatzeko.
Aterpea, 2012. urtean inauguratua eta Aiztogile kalearen 87, 89, eta 91 zenbakietan horretarako egokitutako eraikinetan kokatua dago, hiriak eta berorren historiak duten eraikin historiko enblematikoenari lotuta dago, Santa Maria Katedralari lotuta, alegia.
Aipatutako hitzarmenari esker, aterpean ostatua hartzen duten unibertsitateko kideek logela mota bakoitzerako ezarritako tarifen %15eko deskontua izan ahal dute.
HELBIDEA:
Aiztogile kalea, 87, 01001 Gasteiz (Araba)
Telefonoa: 945 275955
Faxa: 945 128 386
Posta elektronikoa: info@alberguecatedral.com
- PLAZA KOPURUA: 88-90.
- LOGELA MOTA: logela bikoitzak, hirukoitzak eta 4, 6 eta 8 lagunen artean partekatzekoak. Apartamentu ere bada.
- INSTALAZIOAK: sukalde ekipatua, arropak garbitzeko gunea, ekipaje kontsigna, bizikletak gordetzekoa, bilera gela, eta TB, jantokiak, atseden gela, erabilera libreko ordenagailu gela, doaneko wifia eraikin osoan.
- TARIFAK: tarifak sasoiaren arabera (altua edo baxua izan) aldatzen dira, baita ostalariaren adinaren arabera (25 urtez gorakoa edo azpikoa izan).
- ZERBITZUAK: otorduak, eskuoihalen alokairua, sehasken alokairua.
Argibide gehiago nahi izanez gero: www.alberguecatedral.com