Arreta Psikologikorako Zerbitzua
UPV/EHUko SAP/PAZ zerbitzuak psikologia aplikatuaren arlo desberdinetako baliabide espezializatuak eskaintzen dizkie unibertsitate komunitateko kide guztiei (ikasleak, irakasleak eta AZPko langileak):
- Laguntza
- Ikerketa
- Irakaskuntza
Arreta psikologiko hori elkargoko kide diren psikologoek eskaintzen dute. Zehazki, hainbat zailtasuni aurre egiteko aholkularitza eskaintzen dute. Aholkularitza horrek fase hauek izango ditu: lehen diagnostikoa, orientazioa eta, behar izanez gero, pazientea beste nonbaitera bidaltzea.
Arabako Campusean, zerbitzu hori Errektoreordetza eraikinean dago. Campuseko langileentzako kontsultak ostegunetan egiten dira.
Posta elektronikoa erabil daiteke UPV/EHUren Psikologia Aplikatuko Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko:
Helbide elektronikoa: sap@ehu.eus