“TERRAFORMING” izeneko CERN IdeaSquare workshop (Geneva-Suitza) 2024
UPV/EHUren Arabako Campusean matrikulatutako 12 ikasle bilatzen ditugu, edo Gasteizen bizi izanik UPV/EHUren beste Campus batzuetan matrikulatuta daudenak, Genevan (Suitza) dagoen Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundearen (CERN) “TERRAFORMING” workshop-ean parte hartzeko.
Helburua: Deialdi honen bidez ikasleak aukeratu nahi dira, UPV/EHUko Arabako Campusean matrikulatuta daudenen artetik edota bizilekua Vitoria-Gasteizen izanda UPV/EHUko beste campusetan matrikulatuta daudenen artetik, parte har dezaten Genevako (Suitza) Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundearen (CERN) "TERRAFORMING" workshopean.
Parte hartzaileen betebeharrak:
UPV/EHUko kide hauek hartu ahal izango dute parte deialdi honetan:
- UPV/EHUko Arabako Campusean matrikulatuta dauden ikasleak edota bizilekua Vitoria-Gasteizen izanda UPV/EHUko beste campusetan matrikulatuta daudenak.
- 2024/2025 ikasturtean master edo doktorego ikasketetan edo graduko azken mailan matrikulatuta daudenak.
- Ingeleseko B2 maila daukatenak ‑Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, edo horren parekidea‑, programari etekina atera ahal izateko.
Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko urriaren 13ra arte.
Eskabideak aurkezteko modua: Formularioa