Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Mugikortasunaren Europako Astea Arabako Campusean

UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du“Konbinatu eta mugitu!" lelopean eta "Espazio publiko partekatua" gaiarekin

Jarduera presentzialak

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau aurreko urteko “Konbinatu eta mugitu!" lelopean eta “Espazio publiko partekatua” gaiarekin, hiru campusetan unibertsitate-komunitate osoari (ikasleak, IIP eta TEKAZEL) zuzedutako jarduera presentzialak, eta online jarduerak, martxan jarriz.

Jarduera presentzialak - irailak 18

  • Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa).

 

Informazio-gunea

  • Ordua: 11:00-14:00

Bizikleten erregistroa, hirian mugitzeko moduak eta campus-erdiguneko konexioa, VGbiziz eta aparkaleku-sarea, campusera iristen den garraio publikoko sarea, garraiorako txartelak...

 

Bizikleten Azterketa Teknikoko Gunea

  • Ordua: 11:00-14:00

Egunean zehar, hala nahi duten pertsonek bizikletak konpontzeko zutabera hurbildu ahal izango dute bizikletarekin, Elurretako gelategiaren sarreran, ikuska dezaten. Puntuaren arduradunak ibilgailuaren mantentze-lanei eta konponketei buruzko oinarrizko ezagutzak emango ditu.

 

Patinete elektrikoen zirkuitua eta tailerra

  • Ordua: 11:00-14:00

Patinete elektrikoa unibertsitate-komunitateari hurbiltzeko asmoz, ibiltzeko zirkuitu bat diseinatuko da. Horrela, patinete elektrikorik inoiz probatu ez dutenek modu seguruan egiteko aukera izango dute. 

 

Ibilbidea bizinete elektrikoarekin

  • Ordua: 11:00-14:00

Unibertsitate eremua eraztun berdearen hainbat punturekin lotuko duen ibilbidea campusean hasiko da: Salburua parkea, Olarizu eta Armentiako basoa. Horrela, ibilbidea egiten dutenek campusaren kokapena eta ingurunearekin duen lotura ezagutzeko aukera izango dute, baita modu iraunkorrago batean mugitzeko ere.

Ezinbestekoa da izena ematea.

 

Bizikleta-likidogailua

  • Ordua: 11:30-13:30

Sortu energia pedalei eraginez, eta gozatu zure sariaz fruta freskoen zuku natural batekin.

 

“Bizikletan adinik ez” Programa

  • Ordua: 10:30-12:30 / 16:30-18:30

Programa hau belaunaldien arteko lankidetzan oinarritzen da, trizikloan adineko pertsonak eta dibertsitate funtzionala dutenak garraiatzen dituzten pertsonen borondatezko parte-hartzea bilatzen baita. Boluntarioek trizikloak probatu ahal izango dituzte, garraiobide jasangarri gisa.

 

Online jarduerak

Mugikortasun iraunkorrari buruzko galdera lehiaketa

Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte

Mugikortasun iraunkorrari buruzko 10 galderari erantzun besterik ez duzu egin behar. Parte hartzen duzuen eta galdera gehiago asmatzen dituzuen guztiok EHUDendaren sudadera/haize-babesen edo jarduera-erlojuen zozketan sartuko zarete.

https://egelapi.ehu.eus/course/view.php?id=1884 

 

Argazki lehiaketa

Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte

Bidaltzen diren argazkiek mugikortasun jasangarriaren eta unibertsitate campusarekin izango dute lotura. Argazki onenek EHUDendako artikulu bat (kirol jertsea, haizetik babesteko jertsea edo jarduera-erlojua) jasoko dute.

https://www.instagram.com/upvehu_gara/​​