Lehen sorospen ikastaroa
Data
Noiztik 2024/12/10 Noiz arte 2024/12/17, 12:00 - 14:00
Zikloa
Campus Osasungarri eta Iraunkorra
Campus osasungarri eta iraunkorraren baitako ikastaro honek parte-hartzaileei beharrezko ezagutzak eta trebetasunak eman nahi dizkie, larrialdi-egoera baten aurrean jokabide egokia identifikatzeko eta aplikatzen jakiteko, bihotz-biriketako bizkortzearen sekuentzia osoak behar bezala eginez. Modu berean, larrialdi-egoeretan lehen sorospenei aurre egiteko orientabideak eta tresnak biltzen ditu.
Izena ematea: https://forms.office.com/e/h4nrWfsqvs
Lekua: Unibertsitate Pabiolioiko i3 Campus Lab.
Data: 2024ko abenduaren 10ean eta 17an.
Ordutegia: 12ak eta 14ak bitartean.
Gaitegia:
- Sorospenak: alderdi orokorrak eta segurtasuna esku-hartzean.
- Hasierako ebaluazioa.
- Lehen mailako azterketa eta konorte-egoera
- Arnasbidea
- Segurtasuneko alboko posizioa
- Oinarrizko bizi-euskarria. Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB)
- Konorterik gabeko egoera
- Arnasbideko buxadura
- Konpresio torazikoak
- Beste larrialdi-egoera batzuk
- BBB haurretan
- Eztarria trabatzea