Erabiltzaile askoko ibilgailuetarako aparkalekua Arabako Campusean
Erabiltzaile askoko ibilgailuetarako aparkalekua Arabako Campusean (Elurreta Ikasgelategiaren Ekialdeko aldean)
2024-2025 ikasturteko deialdia
Arabako Campuseko Errektoreordetzak erabiltzaile askoko ibilgailuetarako aparkalekua prestatu du Elurreta Ikasgelategiaren Ekialdeko aldean. Aparkaleku horrek 95 plaza ditu (5 desgaitasunak dituzten pertsonentzat).
Horren helburua da TAOk (trafiko eta aparkamenduaren ordenamendua) unibertsitate-komunitatean, eta ikasleengan bereziki, izan dezakeen eragina murriztea, gune publikoen erabilera hobetzea eta ibilgailuaren erabilera arrazionalagoa sustatzea, kutsadura murriztuz.
Honako hauek dira aparkaleku horretan aparkatzeko baimenak emateko irizpideak:
- erabiltzaileak ikasleak izatea (erabiltzaile horiek dute lehentasuna)
- erabiltzaileak UPV/EHUko Arabako Campuseko IRI edo TKZEL izatea, eta ez edukitzea baimenik Campuseko beste aparkalekuren baterako
Lehentasuna izango dute gutxienez bi lagun edo gehiagorekin datozen ibilgailuak. Eta horren ostean, urrutiagoko herritik datozenek izango dute lehentasuna.
Eskaera inprimaki honen bidez egin behar da: www.ehu.eus/araba/parking
Deialdia zabalik izango da 2024-2025 ikasturtea amaitu arte.
Baimenak 2024-2025 ikasturtea amaitu arte balio izango du. Aparkatu ahal izango da astelehenetik ostiralera (7:00etatik 22:00etara).
Baldintzak ez direla betetzen egiaztatzen bada, Arabako Campuseko Errektoreordetzak baliogabetu egin ahal izango du baimena.
Baimena emateak ez du esan nahi aparkalekuko plaza gordeko denik: aparkalekuak ibilgailuak heldu ahala beteko dira.
Aparkalekura sartzeko prozedura
Eskatzaileak mezu elektroniko bat jasoko du sartzeko baimena jakinaraziz, eta UPV/EHUko txartelean emango zaio aparkalekura sartu ahal izateko baimena.
Hesia irekitzeko, eskatzaileak txartela pasa beharko du irakurgailutik; eskabidean agertzen ziren gainerako bidaiariek ere txartela pasatu beharko dute irakurgailutik.
Informazio gehiago: Arabako Campuseko Errektoreordetza
Posta elektronikoa: beatriz.santamaria@ehu.eus