Elikadurari eta osasunari buruzko hitzaldiak. Campus Osasungarri eta Iraunkorra.
Jardunaldi honetan aurkeztuko diren hitzaldietan Campus osasungarri eta iraunkorra osatzen duten bi arlo nagusiren ezagutzak integratzen dira; elikadurari eta osasunari dagozkienak dira. Arabako Campuseko Errektoreordetzak antolatutako jardunaldi hau Farmazia Fakultateko Kultur Asteazkenen baitan egingo da, eta unibertsitate-komunitate osoari eta publiko orokorrari irekita dago.
Lekua: Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoa.
Data: 2024ko azaroaren 20a.
Ordutegia: 12 eta 13:30 bitartean.
Egitaraua:
- 12:00. Jardunaldiaren aurkezpena.
- 12:10. "Elikadura-inguruneak unibertsitate-testuinguruetan".
- Marta Arroyo Izaga doktorea. UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientzien Saila, BIOMICs ikertaldea, Microfluidics & BIOMICs klusterra, Bioaraba.
- Zer faktorek eragina dute gure elikaduran? Libre al gara zer jaten dugun erabakitzeko orduan? Zer neurritan eragiten du gure inguruneak gure ohitura dietetikoetan? Gero eta handiagoa da etxetik kanpo kontsumitzen ditugun elikagaien proportzioa, adibidez, ikastokian edo lantokian, bertan ematen baititugu eguneko ordu asko. Ingurune horietan "osasungarriak ez diren" elikagaien eskuragarritasunak eragina du gure kontsumo-ohituretan, eta eragina du gure osasunean eta ingurumenean. Gure elikadura-ingurunea ulertzeak lagundu diezaguke erabaki hobeak hartzen eta ohitura osasungarriagoak eta iraunkorragoak hartzen. Elkarrekin saiatuko gara?
- 12:45. "Dietaren eta osasunaren arteko lotura".
- Ines Marmol doktorea, Aragoiko Instituto de Investigación Sanitaria (IIS Aragon) doktoratu ondoko ikerlaria “Tissue MicroEnvironment Lab (TME Lab)” taldean, eta Zaragoza Unibertsitateko Zientzien Fakultateak emandako José María Savirón zabalkunde zientifiko saria.
- Elikadurak osasunean duen eraginari buruzko ikerketa asko daude. Asko. Asko. Hainbeste, non zer eta nola jan behar dugun ezagutzeko informazioak gainezka egin baitakiguke. Gure aurrezki guztiak kale, olo eta Goji baietan inbertitu beharko genituzke? Dieta keto da salbazioa? Edo hobe da aldizkako baraua aukeratzea? Hitzaldi honetan, dietaren eta osasunaren arteko harremanari buruz dakiguna errepasatuko dugu. Spoiler alert: harreman konplikatua da.
- 13:15. Galderak eta erantzunak.