Eduki publikatzailea

Ikastaroa

FRIDA IKASTAROA. ZURE LAN ETORKIZUNERAKO GAITASUNAK SENDOTZEN

Iraupena: 10 ordu

Non: Elurreta Gelategia (206. gela), UPV/EHU - Arabako Campusa.

Datak: 2024ko urriaren 15ean, 22an; azaroaren 5ean, 19an, 26an.

Ordutegia: 13.00etatik 15.00etara

Norentzat: UPV/EHUko Arabako Campuseko ikastegietako ikasleak (graduetakoak zein gradu-ondokoetakoak).

Hizkuntza: Gaztelania edo euskara (taldearen hautuaren arabera).

Prezioa: Dohainik.

Izena emateko azken eguna: 2024-10-04.

Programa: 

Egun, unibertsitate ikasketak egiten dituzten ikasle gehienok oso ondo prestatuta dauden zaudeten arren, testuinguru sozio-ekonomikoa gero eta konplexuagoa da. Enpresek gehien eskatzen dituzten gaitasunak dituzu?

Mintegien helburuak:

  • Erresilientziaren kontzeptuari eta haren zutabeei buruzko ezagutzak eskuratzea.
  • Lan-eremuan eskatzen diren gaitasun pertsonalak (Soft Skills) identifikatzea.
  • Erresilientziaren zutabeen bidez indarguneen garrantziaz jabetzea eta horiek guregan identifikatzea.
  • Talde-lanerako gaitasuna indartzea: sinergiak sortzea, egitura malguagoak eta parte-hartzaileagoak sortzea, pertsonak ahalduntzea...

Edukiak:

  1.  Saioa: Aurkezpena. Ikasleei harremanetarako, elkar ezagutzeko, helburuak eta metodologia azaltzeko saioa.
  2.  Saioa: barne-begirada. Lan munduan lagunduko dizuten indargune pertsonalak eta hobetzeko alderdiak ezagutzea.
  3.  Saioa: Nire motorra. Norberaren buruarekin konektatu eta gure bizitzako funtsezko helburuak eta balioak zeintzuk diren ohartzea.
  4.  Saioa: Lotura soziala. Geure burua ikusi eta ezagutzearen garrantzia ulertzea, baina baita besteek nola hautematen gaituzten ulertzea ere.
  5.  Saioa. Erronka. Lan talde bat izango da, eta erronkari aurre egin behar diote. Ondoren, haien indarguneak, kudeaketa estiloak eta formakuntzan aztertu ditugun gainontzeko kontzeptuak hautemango eta martxan jarriko dira.

Metodologia: lan indibiduala, erronkak eta talde dinamikak.

Kredituen aitorpena egingo da.

Zalantzak argitzeko: frida.ipace@gmail.com

Izena ematea

Web helbidea: IZEN EMATEA