Eduki publikatzailea

Unibertsitate Osasungarrien Eguna

Urriaren 6a "Unibertsitate Osasungarrien Eguna" da, Osasuna Sustatzen duten Unibertsitateen Espainiako Sareak (REUPS, gaztelaniaz) sustatua eta koordinatua. Hori dela eta, Arabako campusetik bat egiten dugu jardunaldi horrekin, eta honako jarduera hauek antolatzen ditugu, garatzen ari garen Campus Osasungarri eta Iraunkorra proiektuaren ildotik.

Odol-emateak

Norentzat: Arabako Campuseko unibertsitate-komunitate osoarentzat eta herritar guztientzat.

Arduraduna: Arabako Odol Emaileen Elkartea.

Datak: 2024ko urriak 7 eta 14, goiz eta arratsaldez.

Lekua: René Cassin eta Julio Caro Baroja kaleak.

Izena emateko epea: 2024ko maiatzaren 10era arte (plazak agortu arte). Tailerra baino egun bat lehenago baieztatuko da posta elektronikoz. Onarpena, inskripzio-hurrenkeraren arabera.



EHU sukaldean lehiaketa

UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzak, Campus Osasungarri eta Iraunkorraren esparruan, errezetarik osasungarrienak eta iraunkorrenak irabazten dituztenei sariak emango dizkie. Kontsumitzen eta prestatzen dugunak zerikusi handia du gure osasunarekin, bai eta planetakoarekin ere; horregatik, pertsonak animatzen ditugu beren jardunbide egokiak sukalde jasangarri batekin batera parteka ditzaten.

  • 1. erronka: tokiko eta sasoiko produktuekin egindako errezeta.
  • 2. erronka: osagai osasungarriak erabiltzen dituen eta osagai prozesatuak saihesten dituen errezeta.

Norentzat: Arabako Campuseko unibertsitate-komunitate osoarentzat.

Datak: 2024ko urriaren 7ra arte (barne).

Bidalketa helbidea: sec-academica.vicer.campus-alava@ehu.eus