euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko irakasleek jaso dituzte 2018ko zazpi Euskadi Literatura sarietatik lau

Eider Rodríguez Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Euskarazko Literatura ataletan gailendu da

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/17

Kepa Altonaga, Irene Aldasoro, Eider Rodríguez eta Karmelo Caballero Iribarren. Argazkia: Irekia

Kepa Altonaga eta Santos Zunzunegui gailendu dira, hurrenez hurren, Saiakera Euskaraz eta Gaztelaniaz ataletan

UPV/EHUko hiru irakaslek jaso dituzte 2018ko zazpi 2018 Euskadi Literatura sarietatik lau. Hala, Eider Rodriguezek Euskarazko Haur eta Gazte Literatura jaso du gaur, duela bi aste Euskarazko Literatura atalean nagusitu zela ezagutzera eman eta gero. Urte berean idazle batek bi sari jasotzen dituen lehen aldia da. Halaber, UPV/EHUko beste bi irakasle ere gailendu dira beste bi ataletan: Kepa Altonaga (Saiakera Euskaraz) eta Santos Zunzunegui (Saiakera Gaztelaniaz).

Eider Rodriguezek ‘Santa Familia’ lanarekin irabazi du Euskarazko Haur eta Gazte Literatura atala; urriaren 1ean ‘Bihotz handiegia’ lanarekin Euskarazko Literatura saria irabazi zuela ezagutzera eman zen. Saiakera Euskaraz eta Gaztelaniaz ataletan Kepa Altonaga ‘Patagoniara Hazparnen barrena’ lanarekin eta Santos Zunzunegui  ‘Bajo el signo de la melancolía’ entseguarekin gailendu dira, hurrenez hurren.

Beste irabazleak:

  • Literatura Gaztelaniaz: Karmelo Caballero Iribarren, Mientras me alejo. Urte batzuk daramatza Gipuzkoako Campuseko Poesia Tailerraren arduraduna dela.
  • Euskarazko Literatura Itzulpena: Irene Aldasoro, Gailur Ekaiztsuak (Emily Brontë).
  • Euskarazko Saiakera: Literatura Lanaren Ilustrazioa: Yolanda Mosquera, La pequeña Roque (Guy de Maupassant).

Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada. Datorren azaroaren 27an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Gasteizko Artium Museoan egingo den ekitaldi batean. Egun horretan zazpi modalitateetako irabazleak izango dira.