-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
Adimen Artifizialeko Graduaren lehen promozioa
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Gure babeslerik onena
-
Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko
XXXV. Alberto Magno Zientzia Fikziozko Literatur Lehiaketaren sari banaketa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/01/30, 12:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Bihar, urtarrilak 30, XXXV. Alberto Magno Zientzia Fikziozko Literatur Lehiaketaren sariak banatuko dira. Aurten 12 herrialdetako 89 kontakizun aurkeztu dira: Argentina, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Ekuador, Espainia, Mexiko, Panama, Peru eta Venezuela. Irabazleak bertan izango direla baieztatu dute.
Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatutako lehiaketa hau1989an hasi zen eta urte horietan zehar ehun kontakizun baino gehiago saritu dira. Aurreko edizioetako irabazleen artean, kulturaren munduko eta UPV/EHUko pertsona esanguratsuak daude (Xabier Kintana, Iban Zaldua, Iñaki Irazabalbeitia Félix Goñi eta Gotzone Barandika, besteak beste), baita zientzia-fikziozko idazle ezagunak ere, hala nola Jose Antonio Cotrina, lehiaketa 3 aldiz irabazi duena.