euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUk nazioarteko 20 gradu titulazio bikoitz eskaintzen ditu

Ikasleek inplikatutako unibertsitate bakoitzaren titulua lortuko dute

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/01/25

Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitateak nazioarteko 20 gradu titulazio bikoitz eskainiko ditu 2018-19 ikasturtean. Nazioarteko titulazio bikoitza bi unibertsitateren artean (bata bertakoa eta bestea atzerrikoa) adostutako prestakuntza programa batean datza. Programa hori gainditu eta kredituak aitortu ondoren, ikasleek graduko bi titulu lortuko dituzte (bat unibertsitate bakoitzean). Oro har, titulazio bakoitzeko kredituen % 25 – gutxienez– atzerriko unibertsitatean egin beharko dira.

“Nazioarteko gradu bikoitz horiek abantaila bat dute, dakarten mugikortasunaz gain: bi tituluren lorpena, bat inplikatutako unibertsitate bakoitzean; izan ere, beste elkartruke programa batzuetan, ez da titulurik lortzen harrerako unibertsitatean”, azaldu du Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreorde Araceli Garinek. Hortaz, ondorengo homologaziorik gabe lanbidean jarduteko ahalmena ematen dute. Halaber, beste herrialde batean ikastearen esperientziari lotutako hezkuntza onura, hizkuntza onura eta kultura onura ugari eskaintzen dituzte. Gainera, ongi kualifikatuta egongo diren eta buru irekia eta nazioartean esperientzia izango duten etorkizuneko profesionalen komunitate bat sortzen laguntzen dute.

Parte hartzen duten unibertsitateei dagokienez ere, onura ugari dakartzate. Izan ere, unibertsitateen arteko lankidetza sustatzen dute, harrerako unibertsitateko hezkuntza ingurunea aberasten dute etxeko nazioartekotze izenekoaren bidez, eta unibertsitatearen nazioarteko ospea eta ikusgaitasuna areagotzen dute.

UPV/EHUren zentroek batez ere Frantziako eta Alemaniako unibertsitateekin sinatu dituzte titulazio bikoitzeko hitzarmenak, baina Hego Amerikako unibertsitate batzuekin ere sinatu dituzte.

Hona hemen nazioarteko gradu titulazio bikoitzen zerrenda osoa:

 

CAMPUSA

IKASTEGIA

GRADUAK

TITULAZIO BIKOITZAK

GIPUZKOA

GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

  • Ingeniaritza Elektrikoa
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
  • Ingeniaritza Mekanikoa

titulazio bikoitza University of Applied Sciences Mittweida (HSMW) izenekoarekin, Alemanian

Ingeniaritza Zibila Arkitektura Teknikoa

titulazio bikoitza Université de Pau et des Pays de'Adour (UPPA) izenekoarekin, Frantzian

ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA

Arkitekturaren Oinarriak

titulazio bikoitza Bordeleko Arkitektura eta Paisaiako Goi Eskola Nazionalarekin eta Montpellierko Arkitekturako Goi Eskola Nazionalarekin, biak Frantzian

ZUZENBIDE FAKULTATEA

Zuzenbidea

Titulazio bikoitza Santo Tomás Unibertsitatearekin, Kolonbian

EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (Gipuzkoa)

titulazio bikoitza Université de Pau et des Pays de l'Adour (UPPA) izenekoarekin, Frantzian, eta Ostbayerische Technische Hochschule Regensburg (OTHR) eta University of Applied Sciences Mittweida (HSMW) izenekoekin, biak Alemanian

INFORMATIKA FAKULTATEA

Informatika Ingeniaritza

titulazio bikoitza Université de Pau et des Pays de l'Adour (IUT de Bayonne) izenekoarekin, Frantzian

KIMIKA FAKULTATEA

Kimika

titulazio bikoitza Université de Strasbourg izenekoarekin, Frantzian

BIZKAIA

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEA

Ingeniaritza Elektronikoa

titulazio bikoitza Université de Limoges izenekoarekin, Frantzian

Matematika

titulazio bikoitza Université de Pau et des Pays de l'Adour izenekoarekin, Frantzian

Kimika

titulazio bikoitza Université de Strasbourg izenekoarekin, Frantzian

EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (Sarriko)

titulazio bikoitza Berlin School of Economics and Law izenekoarekin, Alemanian, eta Université Jean Moulin Lyon III izenekoarekin, Frantzian

ARABA

GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE ESKOLA

Ingeniaritza Mekanikoa

titulazio bikoitza Federico Santa María Unibertsitate Teknikoarekin eta Txileko Santiagoko Unibertsitatearekin (USACH), biak Txilen