euskaraespañol

UPV/EHUk 167ra arte handitu du zientziaren munduan eragin handiena duten ikertzaileen kopurua

Stanford zerrendaren arabera, euskal unibertsitate publikoa Estatuko bigarrena da ranking honetan eragin handiena dutenen artean

  • Ikerketa

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/25

Irudia
Ezkerretik eskumara, lehen ilaran, Verkhratsky, Grabowski, Mecerreyes, Asua, eta Matute eta, en bigarrenean, Goñi, Tóth, Mujika, Soloshonok eta Carreiras. UPV/EHU. Ikerbasque. | Argazkia: UPV/EHU eta Ikerbasque.

Stanford Unibertsitateak urtero argitaratzen du argitalpen zientifikoetan gehien aipatutako ikertzaileen % 2aren izenen rankinga. Azken entregan, 167 dira jada zerrenda horretan dauden UPV/EHUko ikertzaileak. Zehazki, 103 ikertzaile, senior zerrendan (zientzialariak bere ibilbide profesionalean dituen aipuei buruzkoa); 141, azken urteari dagokion zerrendan (kasu honetan, 2021ean izandako aipuak), eta 77, bi zerrendetan. Guztira, 2022ko zerrendan, 150 pertsona zeuden. Beraz, euskal unibertsitate publikoa bigarrena da Estatuan ranking honetan eragin handiena duten unibertsitateen zerrendan, Bartzelonako Unibertsitatearen atzetik.  

Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists delakoa, espezialitate honetan munduko prestigiotsuentzat hatzen dena, Scopus datu basean bildutako informazioan oinarritzen da, eta kontuan hartzen ditu argitalpen zientifikoen inpaktuari lotutako parametroak: hala nola argitalpen kopurua, zenbat aldiz aipatu diren argitalpen horiek beste zientzialari batzuek argitaratutako lanetan, haien lanen inpaktuaren beste adierazle batzuk eta aurreko guztiak konbinatzen dituen amaierako adierazle bat. Gainera, alborapenak saihesteko, sailkapenak aukera ematen du ikertzaile bakoitzaren metrikak konparatzeko, nork bere buruari eginiko aipamenak baztertuta. 

Eva Ferreira errektorearen hitzetan: “harrotasunez bete gaitu albisteak. Iazko rankingarekin alderatuta, gora egin du nabarmen UPV/EHUko ikertzaileen kopuruak World’s Top 2% Scientists-en, “Stanford zerrenda” ere deiturikoan. Emaitza honek agerian uzten du gure komunitate ikertzailearen bikaintasuna, eta euskal unibertsitate publikoaren irudia indartzen du, arlo zientifiko ugaritan abangoardiako ezagutza sortzen duen unibertsitate generalista gisa.  Zorionak eman nahi dizkiet zientzia garaikidean eragina duten pertsonen talde aparta honetan sartu diren ikertzaile guztiei, eta albiste on hau partekatu nahi dut gure erakundeekin eta euskal gizarte osoarekin”. 

Rankingean goian dauden UPV/EHUko kideak 40 jakintza arlotan baino gehiagotan ari dira lanean, eta agerian uzten du horrek euskal unibertsitate publikoan egiten den ikerketaren aberastasuna eta aniztasuna. Arlo aipagarrienen artean daude: Neurologia eta Neurokirurgia, Fisika Kimikoa, Polimeroak, Neurozientziak, Biokimika eta Biologia Molekularra, Fisika Aplikatua, Kirol Zientziak, Psikologia Esperimentala, Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza, Ingeniaritza Kimikoa, Fisika Orokorra, Kimika Inorganikoa eta Nuklearra, Industria Ingeniaritza eta Automatizazioa, Kimika Analitikoa, Matematika, Elikagaien Zientzia, Farmakologia eta Farmazia, Onkologia eta Kartzinogenesia, Mikrobiologia, Odontologia, Materialak, Energia, edo Adimen Artifiziala eta Irudi Prozesaketa.

Honako hauek dira UPV/EHUko lehen hamar sailkatuak 2023ko senior zerrendan:

  1. Verkhratsky, Alexei (Neurologia eta Neurokirurgia)
  2. Grabowski, Sławomir J. (Fisika Kimikoa)
  3. Mecerreyes, David (Polimeroak)
  4. Asua, José M. (Polimeroak)
  5. Matute, Carlos (Neurozientziak)
  6. Goñi, Félix M. (Biokimika eta Biologia Molekularra)
  7. Tóth, Géza (Fisika Orokorra)
  8. Mujika, Iñigo (Kirol Zientziak)
  9. Soloshonok, Vadim A (Kimika Organikoa)
  10. Carreiras, Manuel (Psikohizkuntzalaritza) 

2023ko hamar lehenengoen zerrendan, aipatutako batzuez gain, honako hauek ere agertzen dira: 

  • Cenoz, Jasone (Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza)
  • Prato, Maurizio (Nanozientzia eta Nanoteknologia)
  • Gorter, Durk (Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza)
  • Calle-Vallejo, Federico (Kimika Organikoa)
  • Pérez-Ruiz, Fernando (Medikuntza) 

UPV/EHUko bi emakume aipatuenak dira María Dolores Guillén (Elikagaien Zientzia), 12.a senior zerrendan, eta Jasone Cenoz (Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza), bigarren azken urteko zerrendan.

Rankinga argitaratu da Elsevier BV-eko artikulu honetan: October 2023 data-update for "Updated science-wide author databases of standardized citation indicators", John P.A. Ioannidis-ek landutakoa (Stanford Unibertsitatea). Sailkapenak 200.000 pertsona inguru kokatzen ditu zientziaren abangoardian, mundu osoko akademia eta ikerketa erakundeetan diharduten ia 10 milioi pertsonen artetik. 

Senior zerrenda osoa (autoaipamenik gabeko puntuazio globalaren arabera ordenatuta):  

  • Verkhratsky, Alexei
  • Grabowski, Sławomir J.
  • Mecerreyes, David
  • Asua, José María
  • Matute, Carlos
  • Goñi, Félix M.
  • Tóth, Géza
  • Mujika, Iñigo
  • Soloshonok, Vadim
  • Carreiras, Manuel
  • Pérez-Ruiz, Fernando
  • Guillén, María Dolores
  • Echenique, Pedro Miguel
  • Guslienko, Konstantin Y.
  • Cenoz, Jasone
  • Olazar, Martin
  • Colmenero, Juan
  • Hillenbrand, Rainer
  • Aizpurua, Javier
  • Cooke, Martin
  • Palomo, Claudio
  • Bujanda, Luis
  • Chernenko, Volodymyr
  • González-Díaz, Humberto
  • Casanova, David
  • Sánchez-Portal, Daniel
  • Ahmad, Shahzada
  • Pearman, Peter B.
  • Heras-Saizarbitoria, Iñaki
  • Rodríguez-Soriano, Juan
  • Muga, Juan Gonzalo
  • Ruiz-Irastorza, Guillermo
  • Gomez-Muñoz, Antonio
  • Vega, Luis
  • Gorter, Durk
  • Senovilla, José M.M.
  • Pérez, Carlos
  • Tokatly, Ilya V.
  • López-Arbeloa, Iñigo
  • De La Sen, Manuel
  • Jiménez-Barbero, Jesús
  • Lasagabaster, David
  • Rojo, Teófilo
  • Amigo, José Manuel
  • Orive, Gorka
  • Zhukov, Arcady
  • Lanceros-Mendez, Senentxu
  • Quindós, Guillermo
  • Perez-Mato, José María
  • Müller, Alejandro J.
  • Sánchez-Lavega, Agustin
  • Salin, A.
  • Madariaga, Juan Manuel
  • Andia, Isabel
  • Chulkov, E. V.
  • López, José I.
  • Bandos, Igor
  • Grzelczak, Marek
  • López de Lacalle, Luis Norberto
  • Lorente, Nicolas
  • Calle-Vallejo, Federico
  • Barandiarán, J. M.
  • Modugno, Michele
  • Pomposo, José A.
  • Achúcarro, Ana
  • Molina-Terriza, Gabriel
  • Cajaraville, Miren P.
  • Mondragon, Iñaki
  • Correa, Arkaitz
  • Bilbao, Javier
  • Agirre, Eneko
  • Mateo-Alonso, Aurelio
  • Vicario, Jose L.
  • Graña, Manuel
  • Walton, John K.
  • Sokolovski, Dmitri
  • Gayubo, Ana G.
  • Palacios, Francisco
  • Conklin, Darrell
  • Castellano, Julen
  • Villatoro, Joel
  • Wu, Lian Ao
  • Cossio, Fernando P.
  • Pitarke, Jose Maria
  • Barambones, Oscar
  • García-Plazaola, Jose Ignacio
  • Pedraz, José L.
  • Sherman, E. Ya
  • Labidi, Jalel
  • Marigomez, Ionan
  • Lopez, Gartzen
  • Aguirre-Urizar, José Manuel
  • Aguayo, Andrés T.
  • Arbe, Arantxa
  • Martinez, Iciar
  • Camblong, Haritza
  • Lamikiz, Aitzol
  • Lozano, Jose A.
  • Krasovskii, Eugene
  • San Juan, Jose M.
  • Galarraga, Ibon
  • Santana, Roberto
  • Zhukova, Valentina 

Azken urteko zerrenda osoa (autoaipamenik gabeko puntuazio globalaren arabera ordenatuta): 

  • Verkhratsky, Alexei
  • Cenoz, Jasone
  • Prato, Maurizio
  • Grabowski, Sławomir J.
  • Mecerreyes, David
  • Gorter, Durk
  • Mujika, Iñigo
  • Calle-Vallejo, Federico
  • Tóth, Géza
  • Pérez-Ruiz, Fernando
  • Olazar, Martin
  • Lanceros-Mendez, Senentxu
  • Lasagabaster, David
  • Heras-Saizarbitoria, Iñaki
  • Asua, José Maria
  • Garaigordobil, Maite
  • De Jaegher, Hanne
  • Hillenbrand, Rainer
  • Bujanda, Luis
  • Aizpurua, Javier
  • Guillén, María Dolores
  • Ruiz-Irastorza, Guillermo
  • Amigo, José Manuel
  • Matute, Carlos
  • Carreiras, Manuel
  • Lopez, Gartzen
  • Ahmad, Shahzada
  • Goñi, Félix M.
  • Agirre, Eneko
  • Orive, Gorka
  • Cooke, Martin
  • Arganda-Carreras, Ignacio
  • Castellano, Julen
  • De La Sen, Manuel
  • Sardon, Haritz
  • López de Lacalle, Luis Norberto
  • Rojo, Teófilo
  • Del Ser, Javier
  • González-Eguino, M.
  • Andia, Isabel
  • Sierra, Amanda
  • Carracedo, Arkaitz
  • Guslienko, Konstantin Y.
  • Wuttke, Stefan
  • Müller, Alejandro J.
  • Bilbao, Javier
  • Tokatly, Ilya V.
  • Lizundia, Erlantz
  • Souza, Ivo
  • de la Caba, Koro
  • Vega, Luis
  • Soloshonok, Vadim
  • Sánchez-Portal, Daniel
  • Guerrero, Pedro
  • Borrego, Francisco
  • Labidi, Jalel
  • Grzelczak, Marek
  • Aroyo, M. I.
  • Muga, Juan Gonzalo
  • Artacho, Emilio
  • Zangi, Ronen
  • Cangialosi, Daniele
  • Artetxe, Maite
  • Madariaga, Juan Manuel
  • Lozano, Jose A.
  • Bergeret, F. Sebastian
  • Gayubo, Ana G.
  • Rodríguez, Jose Julio
  • Chulkov, E. V.
  • Eceiza, Arantxa
  • Pérez-Rodrigo, Carmen
  • Lamikiz, Aitzol
  • Torres-Alemán, Ignacio
  • Ozamiz-Etxebarria, Naiara
  • Estevez, Inma
  • Quintana, José M.
  • Quindós, Guillermo
  • Senovilla, José M.M.
  • Bañuelos, Jorge
  • Correa, Arkaitz
  • López, José I.
  • Colmenero, Juan
  • Alvarez, Jon
  • Amutio, Maider
  • Abadie, Luis Mª
  • Errea, Ion
  • Saenz, Juan José
  • Zhang, Qi
  • Piris, Mario
  • Barandiaran, Xabier E.
  • Jiménez-Barbero, Jesús
  • Urbikain, Gorka
  • Sarasua, Jose Ramon
  • Pérez, Carlos
  • Chernenko, Volodymyr
  • Gomez-Muñoz, Antonio
  • Del Barrio, Elena Palomo
  • Perez-Mato, J. M.
  • Mateo-Alonso, Aurelio
  • Pedraz, José L.
  • González-Velasco, Juan R.
  • Barambones, Oscar
  • Echenique, Pedro Miguel
  • Graña, Manuel
  • Camarero-Espinosa, Sandra
  • Echevarria, Miguel G.
  • Aguayo, Andrés T.
  • Arbelaiz, Aitor
  • Maestro, Armando
  • Hernandez, Rosa María
  • Galarraga, Ibon
  • Rodríguez-Soriano, Juan
  • Mondragon, Iñaki
  • Tsirkin, Stepan S.
  • Hueso, Luis E.
  • Zhukov, Arcady
  • Palomo, Claudio
  • Escauriaza, Luis
  • Arregi, Aitor
  • Otrokov, Mikhail M.
  • Salassa, Luca
  • Ballard, Nicholas
  • Pereira, Octavio
  • Villatoro, Joel
  • Casanova, Fèlix
  • Rodríguez-Gascón, Alicia
  • del Campo, Francisco Javier
  • Cajaraville, Miren P.
  • Molina-Terriza, Gabriel
  • Modugno, Michele
  • Barandiarán, J. M.
  • Reta, Daniel
  • Elcoro, Luis
  • Pascual, Jose Ignacio
  • Castaño-Díez, Daniel
  • Wu, Lian Ao
  • Camblong, Haritza
  • Walton, John K.
  • Zubia, Joseba
  • Zhukova, Valentina
  • Aguiar, Maíra

UPV/EHUko ikertzaileen banaketa Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists-en, jakintza arloen arabera

Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists
Jakintza arloa Senior Azken urtea
Zientziak 62 85
Osasun zientziak 22 34
Ingeniaritza eta Arkitektura 13 16
Gizarte eta Lege Zientziak 6 6
Guztira 103 141

 

UPV/EHUko ikertzaileen banaketa
  Senior Azken urtea
Emakumeak 9 20
Gizonak 94 121
Guztira 103 141

 

Erreferentzia bibliografikoa