Unibertsitatera sartzeko probak egin zituztenen % 98,19ak gainditu ditu
Lehenengo argitaratze data: 2018/06/15
Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko Sarbide fasera aurkeztu diren 10.379 Batxilergoko ikasletatik (horretaz gain, onarpen faseko irakasgai desberdinetara aurkezten diren Heziketa Zikloko 777ikasle daude) 10.192k gainditu dute USEa, hortaz, ikasleen %98,19ak gainditu du. Probaren batezbesteko nota 6,71ekoa izan da (2017an 6,68koa izan zen). Proba hauek bi fase dituzte: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena. Jarraian, datuak campuska eta hizkuntzaren arabera aurkezten dituen taula dago:
USEKO SARBIDE FASEAREN EMAITZAK
2018ko EKAINA
Aurkeztuak 10.379 |
Gaindituak 10.192 |
Porzentajea %98,19 |
||
---|---|---|---|---|
Campusak | Araba | 1.372 | 1.339 | % 97,59 |
Bizkaia | 5.197 | 5.101 | % 98,15 | |
Gipuzkoa | 3.779 | 3.741 | % 98,99 | |
Campus gabe* | 31 | 11 | % 35,48 | |
Hizkuntza | Euskaraz | 7.292 | 7.218 | % 98,98 |
Gazteleraz | 3.087 | 2.974 | % 96,33 |
*Campus gabe: Ikasle batzuei arrazoi ezberdinengatik (Batxilergoa aspaldi bukatu zuten, dagoeneko unibertsitateko ikasleak dira…) ez zaie campus bat automatikoki esleitzen.
Datuak behin behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak
Notak eta hurrengo deialdiak
Notak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zaizkie gaur, hilaren 15ean, eta UPV/EHUren web gunearen bidez (www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home) ere ikusi ahal dira.
Erreklamazioa aurkeztuko edo bigarren zuzenketa eskatzeko epea ekainaren 15etik 19ra da. Behin betiko emaitzak ekainaren 26an argitaratuko dira.
Bestalde, ebaluazioaren ezohiko deialdia uztailaren 4, 5 eta 6an izango da. Ohiko deialdian gainditu ez dutelako edo kalifikazioa hobetu nahi dutelako, ezohiko deialdira aurkeztu nahi dutenek berriro matrikulatu behar dute ekainaren 25ean.