Unibertsitatera sartzeko ezohiko probak egin zituztenen % 86,30ak gainditu ditu
Lehenengo argitaratze data: 2018/07/11
Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko ezohiko deialdiko Sarbide fasera matrikulatu ziren 1.384 ikasletatik 1.147k gainditu dute USEa, hortaz, ikasleen %86,30ak gainditu du. Behin behikiko emaitzak uztailaren 11n argitaratu dira. Berrikusketa eskatzeko epea uztailaren 12tik 17ra da eta behinbetiko emaitzak uztailaren 24an argitaratuko dira.
Probaren batezbesteko nota 5,97koa izan da. Jarraian, datuak campuska eta hizkuntzaren arabera aurkezten dituen taula dago:
USEKO SARBIDE FASEAREN BEHIN BEHINIKO EMAITZAK
(Ezohiko deialdia)
2018ko UZTAILA
AURKEZTUAK 1.329 |
GAINDITUAK 1.147 |
PORZENTAJEA 86,30% |
||
---|---|---|---|---|
CAMPUSAKA | ARABA | 184 | 159 | 86,41% |
BIZKAIA | 646 | 540 | 83,59% | |
GIPUZKOA | 499 | 448 | 89,77% | |
HIZKUNTZA | EUSKARAZ | 927 | 820 | 88,45% |
GAZTELERAZ | 402 | 327 | 81,34% |