euskaraespañol

Eguneko irudia

Unibertsitateetako G9ko errektoreek kezka agertu dute, Sektore Publikoko Kontratuen Lege berriaren aplikazioa dela eta

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/27

Unibertsitateetako G9ko errektoreek kezka agertu dute, Sektore Publikoko Kontratuen Lege berriaren aplikazioa dela eta
G9ko errektoreak eta Generoko Ikasketen II Ikerketa Sariaren irabazleak

Unibertsitateetako 9 Taldeko Errektoreen Batzar Nagusia ekainaren 22an bildu zen Kantabriako Unibertsitateko Gobernu Pabiloian. Jorratutako gaien artean, honako hauek zeuden: Taldeko unibertsitateek Sektore Publikoko Lege berriari buruz duten kezka, bereziki, I+G+bren kudeaketaren inguruan; Taldeak Agenda 2030en duten parte-hartzea edo G-9ren lankidetza-programak.

Bestalde, Kantabriako Unibertsitateko errektore Ángel Pazosek Unibertsitateetako 9 Taldeko presidente berria izango da, eta orain arte presidente izan den Segundo Píriz Durán Extremadurako Unibertsitateko errektorea ordezkatuko du.

Adierazpen publikoetan, 9 Taldeko presidente berriak nabarmendu zuen “kezkatuta” daudela unibertsitateak Sektore Publikoko Kontratuen Lege berria dela eta, bereziki ikerkuntzaren kudeaketari dagokionez.

Legea indarrean sartu denean, egiaztatu da “blokeo handia dagoela Unibertsitateko egunerokotasunean, zehazki, ikerkuntzaren kudeaketan eta horretarako funtsak lortzeko gaitasunean”. Beraz, G-9tik, “berriz proposatu nahi da unibertsitateek edo beste organismo publikoek egindako ikerketa-jarduera lege honetatik kanpo gelditzea”, errektorearen hitzen arabera, "ez baitu gure beharrizan eta betebeharrekin bat egiten. Hori egingarria ez balitz, aplikazioa luzatzea proposa daiteke, hainbat alderdi argitu arte, edo aldatzen badira, dagozkion zuzenketa edo interpretazio-oharren bidez, legearen hainbat puntu”.

Bestalde, 9 Taldeko Batzar Nagusiak Agenda 2030en duen parte-hartzea jorratu du. Horren helburua da nazioarte mailan definitutako Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuak abiarazi eta arrakastaz betetzea. Pazosen arabera, “hezkuntzarekin, ingurumen-iraunkortasunarekin eta generoarekin lotutako helburuak dira, eta G-9tik Agenda 2030en alde nola ezarri eta elkarrekin lan egin aztertzen ari gara”.

Generoko Ikasketen II Ikerketa Saria

Halaber, bileran zehar, Unibertsitateetako 9 Taldeak Generoko Ikasketen II Ikerketa Saria irabazi duten lanak eman ziren ezagutzera; hainbat kategoriatako 49 hautagai aurkeztu ziren.

Ebaluazio Batzordeak jasotako lanak baloratu ditu eta deialdiaren irizpideak kontuan hartuta, Doktore Tesi Onenaren kategorian “Tratamiento jurídico-penal de los abusos vinculados a la creencia y ejercicio de brujería y vudú en España (especial referencia al delito de trata de seres humanos)” lana saritu du. Ana Dols García da egilea (Extremadurako Unibertsitatekoa) eta dagokion diploma eta 1.500 euroko saria jaso ditu. Master Amaierako Lan Onenaren kategorian “La violencia en el cine feminista. Una aproximación a través de los conceptos de Judith Butler vulnerabilidad y resistencia” lana saritu da. Rocío Durán Hermosilla da egilea (Zaragozako Unibertsitatea) eta dagokion diploma eta 700 euroko saria jaso ditu. Gradu Amaierako Lan Onenaren kategorian ”Proposta didàctica per a la tracta d’imatges y missatges sexualitats del reggaetón en adolescents” lana saritu da. Aina Maria Duran Mestre da egilea (Balear Irletako Unibertsitatea) eta dagokion diploma eta 500 euroko saria jaso ditu.

UNIBERTSITATEETAKO 9 TALDEA (G-9)

Unibertsitateetako 9 Taldea (G-9) duela 20 urte eratutako elkartea da, eta beren Autonomia Erkidegoan unibertsitate publiko bakarra diren unibertsitateek osatzen dute: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Irletako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea. 170.000 ikasle inguru biltzen ditu, 20.000 irakasle eta Administrazio eta Zerbitzuetako 8.000 langile.