-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Unibertsitateak bizi zaitu! ikastaroa, ikasleen parte-hartzeak bultzatzeko
Uztailaren 2an eta 3an egingo den Uda Ikastaroaren matrikula irekita dago
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2018/05/17

UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzak eta Ikasle Kontseiluak ‘Unibertsitateak bizi zaitu!’ ikastaroa antolatu dute, uztailaren 2an eta 3an, Donostiako Miramar Jauregian egiteko. Ikastaroaren helburuak hauek dira: ikasleen parte-hartzea bultzatzea, ikasleen kolektiboak dinamizatzeko estrategiak ikasleei ezagutaraztea eta beste unibertsitatetako parte hartze esperientziak jakitea.
Gazteak omen dira gizartearen etorkizuna, baina garbi dago oraina ere badirela. Haien inplikazioa ezinbestekoa da gizarte hobe bat lortzeko. Zein da hor bultzatzeko bidea? Nola hel daitezke gazteak eraldaketa bultzatzera? Zein estrategia erabili dezakete? Zeintzuk dira teknika egokienak? Desberdinak? Berritzaileak?