euskaraespañol

Erbesteratutakoen testigantzez betetako liburua

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/05/15

Irudia

NON: Zubiria Etxea. (Sarriko, Bilbo). NOIZ: 2023ko apirilaren 25ean. NORK: Andrea Gago (testua), UPV/EHUko Hegoa Institukoa eta Mitxi (argazkia)

La maleta colombiana II. Viaje de vuelta’ liburua Carlos Martín Beristainek idatzi du eta Laura Restreporen hitzaurrea darama. Kolonbiatik erbesteratu behar izan zuten pertsonen testigantzak, gogoetak eta esperientziak biltzen ditu. Milaka hitz izan ziren, “komunitate indigenetan koka-orriarekin egiten den bezala murtxikatuak, trukatuak, talde-pentsamendu bat aktibatzen den bitartean, hitzari bueltak ematen dizkiona, gure parte bihurtu arte”..

Sarreran Delirio eta Canción de antiguos amantes liburuaren egileak sarreran idatzi duen moduan, lehenbailehen egin behar da “egia onartzeko ariketa, nahiz eta onartezina izan”. Liburu honen bidez saia gaitezke, “kontzientziarako bidea zabaldu eta norberaren errealitateari aurrez aurre begiratzeko deia egiten baitu”.

Carlos Beristain eta Laura Restrepo izan ziren liburuaren aurkezpen-ekitaldian. Hegoa Institutuak ekitaldia antolatu eta liburuaren argitaratu du, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren laguntzarekin.

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan?  Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara:  campusa@ehu.eus