-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Tailerra: Sormen ola, Joseba Sarrionandia eta Iholdi Beristain
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/03/25, 09:30 - 15:00
Ordutegia
Larunbata
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Joseba Sarrionandia idazlea da eta Iholdi Beristain kantaria. Lehenengoak bide luzea zabaldu du literatura arloan eta bigarrena hasi berria da sorkuntzan.
Joseba Sarrionandiaren literaturaren ibilbidea oso anitza eta oparoa da. Orain dela lau hamarkada Pott bandaren partaidea izanik euskal letren errepublikaren norabidea irauli zuen. Bide garaikideak zabaldu ditu etengabe. Gure kulturan erreferente handia da.
Iholdi Beristain, berriz, sortzaile berria da. ETBtik igaro ondoren gaur egun kantak ontzen ditu ahizpa bidaide izanik. Sarrionandiaren zale amorratua da eta haren poesiekin eginiko kanta batzuk plazaratuko ditu.
UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleek doan izango dute tailerra. Aurretik izena eman behar dute hemen: ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus Aukera askeko kredituak ere aitortuko dira