-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
USE ezohiko deialdian matrikulatu zirenen % 89,17k gainditu du
Tailerra: 7th New Materials for a Better Life!
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/11/20, 09:30 - 00:00
Kokapena
Martina Casiano Plataforma Teknologikoa - Zientzia Parkea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
7th New Materials for a Better Life! workshop-ak, BCMaterials-ek antolatzen duen urteroko bilerak, edizio bakoitzean material berrien garapen eta aplikazioen alderdi ezberdinak jorratzen ditu. Aurtengoak “Porous Structures as Key Enabling Materials for Advanced Technologies” du izena, eta material eta egitura porotsuek era guztietako aplikazioetan jorratuko ditu. Workshop honetan aztertuko dira, besteak beste, gas edo ur kutsatzaileak nola harrapatu eta banandu, biomedikuntza eta optoelektronikarako aplikazioak, katalisietako eraginak edo nolako jarrera duten material horiek sentsore moduan.
Ekitaldian ospe handiko nazioarteko ikertzaileek parte hartuko dute, eta ikertzaile gazteen posterren ‘flash presentation’ batzuekin bukatuko da. Aurkezpen horiekin gazteei jendaurrean beren lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie.