euskaraespañol

Eguneko irudia

STANFORD ZERRENDA 2024

UPV/EHUko ehun eta hirurogeita bi kide, zientziaren arloan eragin handieneko pertsonen zerrendan

Stanfordeko unibertsitateko rankingerako argitalpen zientifikoetan gehien aipatzen diren ikertzaileen % 2 hautatzen dituzte

  • Ikerketa

Lehenengo argitaratze data: 2024/10/10

Ikerketa aretoa Bizkaiko Campuseko liburutegian, 5. solairuan | Argazkia: Fernando Casabella, Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) 162 ikertzaile hautatu dituzte argitalpen zientifikoetan aipamen gehien dituzten ikertzaileen % 2 horien artean: 119 ikertzaile senior zerrendan daude (2023an 103 izan ziren, eta ikertzaileak bere lanbide-ibilbide osoan izaten dituen aipamenak hartzen dira kontuan), 133 ikertzaile azken urteari dagokion zerrendan (2023an 141 izan ziren eta, kasu honetan, 2023an izandako aipamenei dagokie), eta 95 ikertzaile bi zerrendetan daude. Halaxe jasotzen da Stanfordeko unibertsitateak argitaratzen duen Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists zerrendan.

Datu horiek ikusita, Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak honako hau adierazi du: “Stanfordeko unibertsitatearen rankingak euskal unibertsitate publikoan egiten den ikerketaren bikaintasuna ziurtatzen du, eta euskal unibertsitate publikoaren irudia indartzen du, arlo zientifiko ugaritan abangoardiako ezagutza sortzen duen unibertsitate generalista gisa. Bide batez, zientziaren arloan eragin handiena duten ikertzaile hautatuen talde horretan sartu diren ikertzaile guztiak zoriondu nahi ditut, eta albistearen garrantzia nabarmendu ere egin nahi nuke, euskal unibertsitateak euskal gizartean duen izen ona areagotzen duen aldetik”.

Stanfordeko unibertsitate ezagunak ikertzaileen sailkapena egiten du, betiere haien ibilbide zientifiko osoan egindako lanek 1996-2023 aldian aipamen gehien izan dituztenak identifikatuta. Horretaz gain, 2023. urtean aipamen gehien izan dituzten ikertzaileen zerrenda ere egiten du.

Sailkapena egiteko, argitalpen zientifikoen inpaktuarekin lotutako hainbat parametro aplikatzen dituzte: indexatutako argitalpenen kopurua, beste zientzialari batzuek argitaratutako lanetan zenbat aldiz aipatu diren argitalpen horiek, h indizea, egilekidetza, eta aurreko faktore guztiak uztartzen dituen azken adierazle bat. Gainera, alborapenak saihesteko, ikertzaile bakoitzaren metrikak konparatzeko aukera ematen du sailkapenak, nork bere bururi eginiko aipamenak alde batera utzita.

Zerrendaren goiko postuetan dauden UPV/EHUko kideak 40 jakintza arlotan baino gehiagotan ari dira lanean; argi dago, beraz, euskal unibertsitate publikoan egiten den ikerketa-jarduna oso aberatsa eta askotarikoa dela. Besteak beste, arlo hauetan ari dira: Neurologia eta Neurokirurgia, Kimika Fisikoa, Polimeroak, Neurozientziak, Biokimika eta Biologia Molekularra, Fisika Aplikatua, Kirol Zientziak, Psikologia Esperimentala, Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza, Ingeniaritza Kimikoa, Fisika Orokorra, Kimika Ez-organikoa eta Nuklearra, Industria Ingeniaritza eta Automatizazioa, Kimika Analitikoa, Matematika, Elikagaien Zientzia, Farmakologia eta Farmazia, Medikuntza, Onkologia eta Kartzinogenesia, Mikrobiologia, Odontologia, Materialak, Energia, edo Adimen Artifiziala eta Irudi Prozesamendua.

Ikertzaile seniorren zerrendan gehien aipatzen diren UPV/EHUko lehenengo hamarrak honako hauek dira:

  • Verkhratsky, Alexei (Neurologia eta Neurokirurgia)
  • Grabowski, Sławomir J. (Fisika Kimikoa)
  • Mecerreyes, David (Polimeroak)
  • Asua, José M. (Polimeroak)
  • Matute, Carlos (Neurozientziak)
  • Mujika, Iñigo (Kirol Zientziak)
  • Goñi, Félix M. (Biokimika eta Biologia Molekularra)
  • Cenoz, Jasone (Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza)
  • Carreiras, Manuel (Psikohizkuntzalaritza)
  • Pérez-Ruiz, Fernando (Medikuntza) 

Rankinga Elsevier BV aldizkarian argitaratu da, John P. A. Ioannidis-ek (Stanford Unibertsitatea) idatzitako artikulu honetan: August 2024 data-update for "Updated science-wide author databases of standardized citation indicators" [Elsevier Data Repository 2024, V7, doi:10.17632/btchxktzyw.7].

Zientziaren abangoardiako 200.000 bat ikertzaile jasotzen dira sailkapenean, mundu osoko erakunde akademikoetan eta ikerketa-erakundeetan diharduten 10 milioi ikertzaileren artetik; ikertzaile handienen % 2 dira, beraz.

Senior zerrenda osoa (autoaipamenik gabeko puntuazio globalaren arabera ordenatuta):

  • Verkhratsky, Alexei
  • Grabowski, Sławomir J.
  • Mecerreyes, David
  • Asua, José M.
  • Matute, Carlos
  • Mujika, Iñigo
  • Goñi, Félix M.
  • Cenoz, Jasone
  • Carreiras, Manuel
  • Pérez-Ruiz, Fernando
  • Soloshonok, Vadim A.
  • Olazar, Martin
  • Guillén, María D.
  • Guslienko, Konstantin Y.
  • Hillenbrand, Rainer
  • Echenique, P. M.
  • Colmenero, Juan
  • Aizpurua, Javier
  • Cooke, Martin
  • Bujanda, Luis
  • Palomo, Claudio
  • Chernenko, Volodymyr
  • Casanova, David
  • Heras-Saizarbitoria, Iñaki
  • Ahmad, Shahzada
  • González-Díaz, Humberto
  • Gorter, Durk
  • Rodríguez-Soriano, Juan
  • Pearman, Peter B.
  • Ruiz-Irastorza, Guillermo
  • Muga, Juan Gonzalo
  • Gomez-Muñoz, Antonio
  • Senovilla, José M.M.
  • Vega, Luis
  • Lasagabaster, David
  • De La Sen, Manuel
  • Tokatly, Ilya V.
  • Amigo, José Manuel
  • López-Arbeloa, Iñigo
  • Sierra, Amanda
  • Sáenz, Juan José
  • Calle-Vallejo, Federico
  • Jiménez-Barbero, Jesús
  • Rojo, Teofilo
  • Borrego, Francisco
  • Lanceros-Méndez, S.
  • Zangi, Ronen
  • Zhukov, Arcady
  • Orive, Gorka
  • Quindós, Guillermo
  • Sanchez-Lavega, Agustin
  • Müller, Alejandro J.
  • Madariaga, Juan Manuel
  • Perez-Mato, J. M.
  • Andia, Isabel
  • Pascual, José Ignacio
  • López, José I.
  • Grzelczak, Marek
  • Chulkov, E. V.
  • López de Lacalle, Luis Norberto
  • Bandos, Igor
  • Correa, Arkaitz
  • Lorente, Nicolas
  • Mateo-Alonso, Aurelio
  • Modugno, Michele
  • Barandiaran, Jose M.
  • Pomposo, José A.
  • Zhang, Qi
  • Agirre, Eneko
  • Bilbao, Javier
  • Molina-Terriza, Gabriel
  • Cajaraville, Miren P.
  • Cangialosi, Daniele
  • Dornaika, F.
  • Perez-Trallero, Emilio
  • Castellano, Julen
  • Mondragon, Iñaki
  • Graña, Manuel
  • Vicario, Jose L.
  • Cossío, Fernando P.
  • Walton, John K.
  • Lazkoz, R.
  • Sokolovski, D.
  • Villatoro, Joel
  • Gayubo, Ana G.
  • Conklin, Darrell
  • Palacios, Francisco
  • Pontón, Jose
  • Bañuelos, Jorge
  • Barambones, Oscar
  • González-Velasco, Juan R.
  • Wu, Lian Ao
  • Pedraz, José Luis
  • Pitarke, J. M.
  • García-Plazaola, José I.
  • Lopez, Gartzen
  • Labidi, Jalel
  • Marigómez, Ionan
  • Sardon, Haritz
  • Sherman, E. Ya
  • Lozano, Jose A.
  • Salassa, Luca
  • Aguirre-Urizar, José Manuel
  • Gonzalez-Eguino, Mikel
  • Aguayo, Andrés T.
  • Arbe, Arantxa
  • Martinez, Iciar
  • Lamikiz, Aitzol
  • Alegría, Angel
  • Wuttke, Stefan
  • del Campo, Francisco Javier
  • Galarraga, Ibon
  • Arganda-Carreras, Ignacio
  • San Juan, José María
  • Del Ser, Javier
  • Gonzalez, Julian
  • Santana, Roberto
  • Zhukova, Valentina
  • Zubia, Joseba

Azken urteko zerrenda osoa (autoaipamenik gabeko puntuazio globalaren arabera ordenatuta):

  • Verkhratsky, Alexei
  • Cenoz, Jasone
  • Gorter, Durk
  • Grabowski, Sławomir J.
  • Calle-Vallejo, Federico
  • Mecerreyes, David
  • Mujika, Inigo
  • Casanova, David
  • Olazar, Martin
  • Lasagabaster, David
  • Lanceros-Méndez, S.
  • Asua, José M.
  • Heras-Saizarbitoria, Iñaki
  • Sardon, Haritz
  • Goñi, Félix M.
  • Amigo, José Manuel
  • Pérez-Ruiz, Fernando
  • Bujanda, Luis
  • Hillenbrand, Rainer
  • Del Ser, Javier
  • Matute, Carlos
  • Ahmad, Shahzada
  • Lopez, Gartzen
  • Ruiz-Irastorza, Guillermo
  • Orive, Gorka
  • Agirre, Eneko
  • Cooke, Martin
  • Carreiras, Manuel
  • López de Lacalle, Luis Norberto
  • Gonzalez-Eguino, Mikel
  • Wuttke, Stefan
  • Lizundia, Erlantz
  • Arganda-Carreras, Ignacio
  • De La Sen, Manuel
  • Castellano, Julen
  • Guillén, María D.
  • Rojo, Teofilo
  • Dornaika, F.
  • Artetxe, Mikel
  • Sierra, Amanda
  • Aizpurua, Javier
  • Garaigordobil, Maite
  • Carracedo, Arkaitz
  • Souza, Ivo
  • Andia, Isabel
  • Guerrero, Pedro
  • Müller, Alejandro J.
  • Lozano, Jose A.
  • Soloshonok, Vadim A.
  • Grzelczak, Marek
  • Bilbao, Javier
  • Mateo-Alonso, Aurelio
  • Tokatly, Ilya V.
  • Ibabe, Izaskun
  • Labidi, Jalel
  • Errea, Ion
  • Senovilla, José M.M.
  • de la Caba, Koro
  • Lamikiz, Aitzol
  • Aroyo, Mois I.
  • Colmenero, Juan
  • Chernenko, Volodymyr
  • Madariaga, Juan Manuel
  • Correa, Arkaitz
  • Bergeret, F. Sebastián
  • Artetxe, Maite
  • Rodríguez, J. J.
  • Estevez, Inma
  • Guslienko, Konstantin Y.
  • Tsirkin, Stepan S.
  • González-Velasco, Juan R.
  • Eceiza, Arantxa
  • Muga, Juan Gonzalo
  • Alvarez, Jon
  • Chulkov, E. V.
  • Jiménez-Barbero, Jesús
  • Amutio, Maider
  • Ozamiz-Etxebarria, Naiara
  • Vega, Luis
  • Gomez-Muñoz, Antonio
  • Gayubo, Ana G.
  • Cangialosi, Daniele
  • Jehanno, Coralie
  • Zangi, Ronen
  • Zhukov, Arcady
  • Hueso, Luis E.
  • Urbikain, Gorka
  • Quintana, José M.
  • López-Fonseca, Rubén
  • López, José I.
  • Blanco-Pillado, J. J.
  • Barambones, Oscar
  • Fernandez, Angel G.
  • Maestro, Armando
  • Picon, Artzai
  • Zhang, Qi
  • Barandiaran, Xabier E.
  • Esteban, Ivan
  • Pedraz, José Luis
  • Chen, Xi
  • Galarraga, Ibon
  • Mañes, Juan L.
  • Lazkoz, R.
  • Villatoro, Joel
  • Vilas-Vilela, José Luis
  • Modugno, Michele
  • Perez-Mato, J. M.
  • Echevarria, Miguel G.
  • Casanova, Fèlix
  • Pereira, Octavio
  • Camarero-Espinosa, Sandra
  • Ballard, Nicholas
  • Torres-Alemán, Ignacio
  • Cajaraville, Miren P.
  • Echenique, P. M.
  • Palomo, Claudio
  • Alonso, Alicia
  • Vecino, Elena
  • Fernández-Macho, Javier
  • Pascual, José Ignacio
  • Reta, Daniel
  • Castaño-Díez, Daniel
  • Rodríguez-Gascón, Alicia
  • Rodríguez-Soriano, Juan
  • Prieto, Ailette
  • Aguirre-Urizar, José Manuel
  • Piris, Mario
  • Ibarluzea, Jesús
  • Molina-Terriza, Gabriel
  • Salassa, Luca
  • Zhukova, Valentina
  • Walton, John K.
  • Zubia, Joseba

 

UPV/EHUko ikertzailen banaketa Ranking of the World Scientists: World 's Top % 2 Scientists zerrendan:

Jakintza arloaren arabera
Jakintza arloa Senior Azken urtea
Zientziak 75 79
Osasun zientziak 23 31
Ingeniaritza eta Arkitektura 15 16
Gizarte eta Lege Zientziak 6 7
Guztira 119 133
Generoaren arabera
  Senior Azken urtea
Emakumeak 12 24
Gizonak 107 109
Guztira 119 133