-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Prentsaurrekoa: HiTZ zentroa aurkeztuko da, hizkuntza-teknologien arloko ikerketa-zentro erreferentea
Noiz eta non
2020/11/05, 11:30
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Hizkuntza-teknologien arloko ikerketa-zentro erreferentea den Hitz zentroa aurkeztuko da prentsaurrekoan. Hizkuntza-teknologien gaia ertz askotarikoa izanik, diziplinarteko adituen talde zabala biltzen du HiTZek: informatikariak, hizkuntzalariak, ingeniariak, itzultzaileak eta soziologoak, besteak beste. Bere helburuak hizkuntza teknologien arloan nazioarteko erreferentea izatea, baita ere Euskal Herria ikerketa- eta garapen-gune garrantzitsu bihurtzen laguntzea dira, adimen artifizialaren inguruko beste eragileekin batera.
Prentsaurrekoan parte hartuko dute:
-Nekane Balluerka, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
-Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia
-Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua
-Eneko Goia, Donostiako alkatea
-Eneko Agirre, Hitz zentroko zuzendaria