Eva Ferreira aukeratu dute UPV/EHUko errektore
Hautagai bakarrak boto haztatuaren % 66,24 lortu du
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2020/11/26
Eva Ferreira katedraduna hautatu dute gaur, azaroak 26, UPV/EHUn egin diren errektorea aukeratzeko hauteskundeetan. Ferreirak lortu du emandako botoen % 66,24. Unibertsitateko kideek hautatzen dute errektorea, sufragio orokor haztatuaren bidez. Hautagai bakarra egon denez, hautatua izateko, emandako botoen herena lortu behar zuen egin beharreko haztapenak eginda.
Sektoreka emaitzak hauexek izan dira:
- Lotura iraunkorra duten 2.114 irakasle eta ikertzaile doktoreetatik 1.404k bozkatu dute (919 aldeko boto, 469 zuri).
- Lotura iraunkorra duten 179 irakasle eta ikertzaile ez-doktoreetatik 91ek bozkatu dute (52 aldeko boto, 38 zuri)-
- Gainerako 3.273 irakasle eta ikertzaileetatik 642 bozkatu dute (383 aldeko boto, 251 zuri).
- 40.819 ikasleetatik 857k bozkatu dute (612 aldeko boto, 218 zuri).
- Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonaleko 1.896 kideetatik, 744k bozkatu dute (433 aldeko boto, 302 zuri).
Botoa honela haztatzen da: irakasle doktore iraunkorrei % 56,25 dagokie; irakasle iraunkor ez-doktoreei, % 7,50; gainerako irakasle eta ikertzaileei, % 2,09; ikasleei % 22,08; eta, azkenik, administrazio eta zerbitzuetako langileei, % 12,08. Beraz, botoak haztatu ondoren, hauexek dira emaitzak:
- IRI doktore iraunkorrak: % 37,24 aldeko boto eta % 19,01 zuri.
- IRI ez doktore iraunkorrak: % 4,33 aldeko boto eta% 3,17 zuri.
- Bestelako IRI: %1,26 aldeko boto eta % 0,83 zuri.
- Ikasleak: % 16,28 aldeko boto eta % 5,80 zuri.
- AZP: % 7,12 aldeko boto eta % 4,96 zuri
Emaitzen behin betiko aldarrikapena abenduaren 4an egingo da, inpugnazioak aurkezteko epea igaro ondoren.
Eva Ferreira doktorea (Barakaldo, 1963) Ekonomia Aplikatuko katedraduna da, eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea. UPV/EHUko Ekonomia Gaietako eta Ikasketa Antolaketako errektoreorde (2004-2008), unibertsitate bereko idazkari nagusi (2009-2012) eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako zuzendari (Unibasq, 2015-2019) izan da. Kargua urtarrilaren lehen hamabostaldian hartuko duela aurreikusten da, karguan Nekane Balluerka ordezkatuz. Balluerka izan da hautatutako errektorea izan zen lehen emakumea.
HAZTAPENA | FERREIRA | ZURI | |
---|---|---|---|
A SEKTOREA (IRIRI) | %56,25 | %37,24 | %19,01 |
B SEKTOREA (IRIEDI) | %7,50 | %4,33 | %3,17 |
C SEKTOREA (Bestelako IRI) | %2,09 | %1,26 | %0,83 |
D SEKTOREA (Ikasleak) | %22,08 | %16,28 | %5,80 |
E SEKTOREA (AZP) | %12,08 | %7,12 | %4,96 |
GUZTIRA | %66,24 | %33,76 |
A sektorea | B sektorea | C sektorea | D sektorea | E sektorea | GUZTIRA | |
---|---|---|---|---|---|---|
Errolda | 2.114 | 179 | 3.273 | 40.819 | 1.896 | 48.281 |
Ferreira | 919 | 52 | 383 | 612 | 433 | 2.399 |
Zuriak | 469 | 38 | 251 | 218 | 302 | 1.278 |
Baliogabeak | 16 | 1 | 8 | 27 | 9 | 61 |
Emandako botoak | 1.404 | 91 | 642 | 857 | 744 | 3.738 |
A sektorea | B sektorea | C sektorea | D sektorea | E sektorea | |
---|---|---|---|---|---|
Errolda | 372 | 41 | 501 | 7.561 | 260 |
Ferreira | 142 | 14 | 63 | 47 | 51 |
Zuriak | 94 | 6 | 60 | 15 | 51 |
Baliogabeak | 2 | 0 | 3 | 4 | 1 |
Emandako botoak | 238 | 20 | 126 | 66 | 103 |
A sektorea | B sektorea | C sektorea | D sektorea | E sektorea | |
---|---|---|---|---|---|
Errolda | 1.245 | 85 | 1.955 | 22.989 | 1.246 |
Ferreira | 530 | 17 | 228 | 397 | 265 |
Zuriak | 282 | 27 | 132 | 193 | 195 |
Baliogabeak | 12 | 0 | 5 | 22 | 6 |
Emandako botoak | 824 | 44 | 365 | 612 | 466 |
A sektorea | B sektorea | C sektorea | D sektorea | E sektorea | |
---|---|---|---|---|---|
Errolda | 497 | 53 | 817 | 10.269 | 390 |
Ferreira | 247 | 21 | 92 | 168 | 117 |
Zuriak | 93 | 5 | 59 | 10 | 56 |
Baliogabeak | 2 | 1 | 0 | 1 | 2 |
Emandako botoak | 342 | 27 | 151 | 179 | 175 |