euskaraespañol

Gaurko irudia

Raúl Gonzálvez del Águilak irabazi du Alberto Magno zientzia fikziozko literatur lehiaketa

34. edizio honetan ia ehun lan aurkeztu dira

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2023/01/30

Raúl Gonzálvez del Águila bide telematikoz konektatu zen | Argazkia: Jabi Rojo. UPV/EHU.

Joan den urtarrilaren 26an Alberto Magno Zientzia Fikziozko Literatur Lehiaketaren XXXIV. edizioa ospatu zen UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Raúl Gonzálves del Águilak (Almeria) lortu du lehen saria, 2.000 eurokoa, ‘La piel del potro’ lanagatik.

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatutako fantasiazko eta zientzia-fikziozko literaturako estatuko lehiaketarik zaharrena da Alberto Magno, 1989an ezarria, aurten 85 kontakizunek hartu dute parte.

Bigarren saria, 1.000 eurokoa, Alfredo Moreno Santanari (Tenerife) eman zaio, "El proverbio del Ciego y las estrellas" lanagatik. Azkenik, hirugarren saria eman zaie Joaquín Gamboa Pérezi (Murtzia), ‘Nacidos para correr’ lanarengatik, eta Angel Gallo Fernandezi (Gipuzkoa), ‘EKBE’rengatik.

Kontua da Ángel Gallo Fernándezek iaz irabazi zuela lehen saria Azkarbideak lanarekin, 2013an sari bakarra ematea erabaki zenetik saria irabazi duen euskarazko lehen lana, kontakizuna idatzita dagoen hizkuntza edozein dela ere.