euskaraespañol

'El cangrejo de Troya. Las bases celulares y moleculares del cáncer al alcance de todos' liburuaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/10/21, 19:30

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Minbizi hitzak ez du bereizten, munduko biztanleria osoa beldurtzen duen hitza da, sexua, adina edo nazionalitatea bereizi gabe. Nahiz eta gaixotasunaren diagnostikoan eta tratamenduan aurrerapausoak eman diren, zortzi milioi pertsona hiltzen dira urtero munduan gaixotasun horrengatik. Zuzenean edo zeharka, gutako askok izan dugu gaixotasun honekin zerikusia.

Hala ere, oso gutxi dakigu minbiziaren mekanismoei buruz. Mekanismo horien berri emateko eta gaixotasunari buruzko ohiko galderei erantzuteko, Iker Badiolak Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko EHUko irakasle eta ikertzaileak “El Cangrejo de Troya. Las bases celulares y moleculares del cáncer” liburua idatzi du. Erositako liburu bakoitzeko euro bat bideratuko da minbiziaren aurkako egitasmora.  ,adiolak, Erizaintza Fakultatekoes del pra del libro, cadaegitasmoetara.

Badiolak liburuan, gaixotasunaren eraketa eta iraupena ahalbidetzen duten mekanismoak eta haren oinarri zelularra ezagutarazten dizkigu, mutazioak, epigenetika edo metastasia bezalako kontzeptuak ulertzeko. Liburuak, Ainhoa Caporossiren irudiekin batera, minbiziaren zelula- eta molekula-oinarrien zokoak modu erraz eta bisualean erakusten ditu.

Urriaren 21ean, 19:30etan, Bilboko Bidebarrieta liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4), hitzaldi-solasaldia egingo dugu Badiolaren liburua aurkezteko eta minbiziari buruzko galderetan sakontzeko. Hitzaldian, Isabela Díaz de Cocuera, Galdakaoko Ospitaleko Onkologia Medikoko Zerbitzuko doktorea, eta Gabriel Otalora, Asociación Española Contra el Cáncer-AECC Bizkaia elkarteko kudeatzailea, izango ditugu gurekin.

Hitzaldia ikusteko bertara joan daiteke edo streaming bidez jarraitu KulturguneaTB kanalaren bidez. Ekitaldira joateko, sarrerak aldez aurretik on line erreserbatu behar dira Bilbao Kulturaren bidez.

Hitzaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatutako Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloan kokatzen da. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da gonbidapenak internetez erreserbatzea.

Hizlaria:

Iker Badiola Biologian Doktorea da eta UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Badiolak metastasi hepatikoaren zelula- eta molekula-oinarriak ikertzen ditu eta arlo horri buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu.  Gaur egun, metastasi hepatikoaren aurkako terapia berriak lortzeko lanean dihardu Signaling Lab taldean, eta zientzia-dibulgazioan aritzen diren hainbat erakunderen ohiko kolaboratzailea da, hala nola UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedran eta Zientziaren Giltzak elkartean.