euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Egungo Euskal Literatura eta Futbola’ liburuaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/12/09, 11:30

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Arkeologi Museoa

Mallona Galtzada, 2

Mari Mar Boillos eta Jon Kortazarrek  argiratutako ‘Egungo Euskal Literatura eta Futbola’ lana aurkeztuko da asteazkenean prentsaurrekoan.

Literatura eta futbola bi errealitate kontrajarritzat har badaitezke ere, asko dira baieztapen horrek errealitatearekin zerikusirik ez duela erakusten diguten adibideak.  Horietan murgiltzen gaituen liburua da hau, eta hiru ataletan banatuta dago lana, Ikerketa , Didaktika eta Sorkuntza.

Liburuak, besteak beste, Nadal saria irabazi duen Ana Merino, Euskadi saria irabazi duen Karmele Jaio edo Manuel Rivas idazle ezagunaren lanak biltzen ditu

Jorge Valdano futbol jokalari eta entrenatzaileak intelektualen eta futbolzaleen arteko hesia hautsi eta zubia eraikitzeko esan zuen bezala: «Futbola gustuko baduzu galdu beldurra letrei, literatura maite baduzu, ez pentsa baloia objektu okerra denik».

Prentsaurrekoan honako hauek hartuko dute parte:

• Mari Mar Boilos, UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea eta ikertzailea eta liburuaren editorea

• Jon Kortazar, UPV/EHUko literatura katedraduna eta liburuaren editorea

.Junkal Gutierrez, UPV/EHUko Letren Fakultateko irakasle eta ikertzaile eta Mugikortasuneko zuzendaria.

• Xabier Arauzo, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusia