euskaraespañol

Odol emaileen autobusa Bizkaiko Campusean izango da

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/12/18 2019/12/18, 09:15 - 14:00

Kokapena

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

9:15etik 14:00 arte Leioa-Erandioko eremuan nahi duenak odola emateko aukera izango du

Euskadin 90.000 odol emate egiten dira urtean eta kopuru horrek ez ditu bermatzen euskal osasun sistemaren beharrak, horiek 100.000 odol emateetan zehaztuta baitaude. Unibertsitatean ere odol emaileen kopurua txikia da, eta 2014 urtetik 2018 urtera behera egin du nabarmen, %31 gutxiago hain zuzen ere.

Hori dela eta, Bizkaiko odol emaileen elkarteak bere autobusa UPV/EHUra ekarriz helburu bikoitza lortu nahi du: alde batetik, odola ematearen garrantziaz ohartarazi eta bestetik, ohiko odol emailearen profila gaztetu, egun 46 urtekoa baita.

Egunero, euskal sisteman, 300 eta 350 odol unitate bitartean erabiltzen dira osasun prozesu desberdinetan, odola hiru osagaietan bereiziz: plaketak, hematiak eta plasma. Elementu hauek gero kasu desberdinetan erabil daitezke, onkologia gaixoekin (plaketak), kirurgian eta transfusioetan (hematiak) eta farmazia produktuetan (plasma).

50 kilotik gora pisatzen duen eta 18 eta 65 urte bitarteko edozein pertsonak eman dezake odola. Emakumeek hiru bider urtean egin dezakete eta gizonezkoek, aldiz, lau bider. Goizez etorriz gero ondo gosaldu behar da eta arratsaldez odola emateko bazkaldu eta bi ordu beranduago egitea komeni da.

Odol emaileen autobusa Leioa-Erandio eremuan, Mikel Laboa plazan izango da abenduaren 18an.