euskaraespañol

Eguneko irudia

Javier Aizpurua munduko ikerlari aipatuenen zerrendan sartu da

Clarivate analyticsek landutako zerrendak Materialen Fisika Zentroko zuzendaria nabarmentzen du mundu mailan ikerlari aipatuenetakoen artean

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2017/12/26

Javier Aizpurua, CFM-Materialen Fisika Zentroko zuzendaria (UPV/EHU-CSIC), eta CFM eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) nanofotonikako teoria taldeko liderra, ikerlari aipatuenen artean azaltzen da Clarivate Analyticsek argitaratu berri duen zerrenda ofizialean.

Clarivate Analytics, mundu mailako zientzia aldizkarien analisia eta bildumarako tresna liderrak, duela gutxi argitaratu du zerrenda ospetsu hau. Ikerlari baten ibilbide zientifikoa baloratzean, publikazio kopurua eta hauen kalitateaz gain, bere ekarmenek suposatutako transzendentzia edo norainokoak ezagutzea ezin bestekoa da. Bere lanak komunitate zientifikoan izan duen inpaktua neurtu behar da, beste ikerketa batzuen inspirazio edo erreferente izan den alegia. Zentzu honetan, zerrenda ofizial eta internazional honetan azaltzea, ohore bat izateaz gain, ikerketa mailaren bikaintasunaren adierazgarri da zalantzarik gabe.

Zerrenda mundu osoko 3300 ikerlariek osatzen dute, 21 ikerketa arlo desberdinetan banatuta. Horien artean, berrogeita hamar inguruk bere lana Espainian aurrera eramaten dute. Aizpuruaren ikerketak argia eta nanomaterialen arteko interakzioa du aztergai. Azkeneko hamar urteetan, bere artikuluak 15000 alditan aipatu izan dira, ikerlari honen 17 publikazio “top” bezala goraipatuak izan direlarik. Javier Aizpurua, biomaGUNE ikerketa zentroko Luis Liz-Marzánekin batera, lehenengo aldiz sartu da zerrendan, lista honetan Euskal Herrian lanean dirauten ikerlari bakarrak direlarik.

Duela bi hamarkada baino gehiagoz, Web of Sciencek (zientzia arloko datu basea) zientzia esparruan urtean argitaratzen diren 2.000.000 artikuluen bilduma lanak egin ditu. Clarivate analyticsek datu base honetatik ateratzen ditu zerrenda osatzeko behar dituen ikerlarien emaitzak.

Javier Aizpurua, pozik eta emozionatuta azaltzen da aintzatespen honengatik, bere ikerketa taldea eta kolaboratzaileen lan sendoaren ondorioa dela gogoan duela, CFM eta DIPCren bikaintasuna eta internazionaltasunaren adierazgarri dela nabarmentzen duelarik.

Aizpuruak bere ikerketa taldearen aktibitate ezaguna lideratzeaz gain, CFMko zuzendaritza zientifikoa dauka bere kargu. CFM Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena (CSIC) arteko zentro mixtoa da, Eusko Jaurlaritzak BERC (Basic Excellence Research Center) bikaintasun zentro bezala goraipatu duelarik.