Errektoregoak Bizkaiko Campuseko kontzentraziorekin bat egiten du
Lehenengo argitaratze data: 2017/05/31
UPV/EHUko Errektoretza taldeak bat egiten du bihar, ekainaren 1ean, eguerdiko 12.00etan Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandio guneko Mikel Laboa Plazan eraso sexisten aurka deitutako kontzentrazioarekin.
Era berean, komunitate unibertsitarioari bertaratzeko deia egiten diogu; izan ere, guztion artean unibertsitatea erasorik gabeko esparrua eta berdintasunaren eremua izatea lortu behar baitugu.