euskaraespañol

Joseba Pineda, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/30

Medikuntzan eta Kirurgian doktore Joseba Pinedak zuzentzen du Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanotza berria. Medikuntza eta Odontologia Fakultatea eta Erizaintza eskolak batu ondoren, aukeratutako lehen dekanotza-taldea da. "Paperetik errealitatera igarotzea da gure lehenengo erronka, baita koordinatu eta bateratu ere. Ikastegi bakar baten gisa lan egitea da helburu, hau da, orain arte izan diren kultura desberdinak batzea eta elkartzea", azaldu du Joseba Pinedak.

Bestalde, Pinedak bideratutako taldeak kalitatearen eta jasangarritasunaren alde egingo du, erakunde publikoa baita. Halaber Osakidetzari begiratzen dio hobeto koordinatzeko. "Erizaintzaren eta Fisioterapiaren kanpoko praktikei eta Medikuntzaren eta Odontologiaren praktika klinikoei dagokienez, gradu eta graduondokoetan ikasleak prestatzen lan egiten duten ospitaleetako eta zentroetako irakasleentzat eta zerbitzuetako langileentzat marko berria garatu behar dugu". Joseba Pinedak erantsi du Osasun Zientzietako ikasleek eta mediku egoiliarrek pazienteen intimitate-eskubidea errespetatzeko oinarrizko neurriak ezartzen dituen araua egokitu behar dela. paziente/ikasle ratioa txikiago izango da, eta horrek ikasleen kopuruan eragina izan dezake.

Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko dekanotza-taldearen beste ardatza bat hauxe da: elebitasuna. "Jakin badakigu euskarak diskriminazio positiboa behar duela. Horretarako dekanordetza bat sortu dugu, eta egoera ikertzen ari da, ikasle eta sailekin elkarlanean. Horrela ezagutuko ditugu euskarazko eskaintza ez duten irakasgaiak, eta daukatenen eskaintza zein den eta zenbateraino betetzen duten", azaldu du Joseba Pinedak. Zentzu horretan, fakultateko dekanoak gogorazten du Erizaintzako eta Fisioterapiako ikasgai ia guztiak eta Medikuntzako eta Odontologiako lehenengo kurtsoak euskaraz irakasten dira. "Euskararen arloko errektoretzarekin, sailekin eta Osakidetzarekin hitz egiten jarraituko dugu euskararen eskaintza gehitzeko, eta, bestalde, praktikak irakasteko ospitale eta zentro kopurua gehitzeko eta horrela euskarazko plazak ere zabalduko dira", zehaztu du Pinedak.

Joseba Pinedarekin batera, hauek osatzen dute dekanotza-taldea:

  • Isabel López Abadía, idazkari akademikoa
  • Agurtzane Ortiz Jauregui, Komunikazioko, Ordenazio Aakademikoko eta Azpiegituretako dekanordea
  • Montserrat Fonseca Alfonso, Berrikuntzarako eta Etengabeko Prestakuntzarako dekanordea
  • José Vicente Lafuente Sánchez, Koordinaziorako eta Graduen garapenerako dekanordea
  • Pedro Bilbao Zulaika, Arlo Klinikoetako dekanordea
  • Gaskon Ibarretxe Bilbao, Ikasleen Gaietarako eta Mugikortasunerako dekanordea
  • José Ignacio Ruiz Sanz, Irakaskuntza Plangintzarako eta Giza Baliabideetako dekanordea
  • Alicia García de Galdeano Zaldibar, Kalitaterako eta Berdintasunerako dekanordea
  • Itziar San Martín Eguia, Euskarako eta Eleaniztasuneko dekanordea
  • Irrintzi Fernández Aedo, Kanpo-praktiketako eta Erizaintzako dekanordea
  • Jesús Rubio Pilarte, Donostia ataleko Erizaintzako koordinatzaile dekanordea
  • Mª Nieves Aja Hernando, Donostia ataleko Erizaintzako titulazioaren dekanordea
  • Garbiñe Lasa Labaca, Donostia ataleko Erizaintzako kanpoko praktiken dekanordea
  • Joseba Landa Maya, Donostiako irakasguneko koordinatzaile dekanordea
  • Iñigo Cristóbal Pomposo Gastelu, Gurutzetako irakasguneko koordinatzaile dekanordea
  • Francisco Santaolalla Montoya, Basurtuko irakasguneko koordinatzaile dekanordea
  • Miguel Gutiérrez Fraile, Gasteizko irakasguneko koordinatzaile dekanordea